2012/10/08ko prentsa-oharra

ESKOLA WEBA 2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Eustatek eskola-weba berritu du, euskal ikasleentzat erakargarriago egiteko asmoz

Beste 10 webquest jarduera dakartza, teknologia berriak lanabes gisa erabiltzeko

Eustatek duela gutxi Eskola weba berritzeari ekin dio; teknologi berriekin –Internet, ordenagailua lanabes- lotutako jarduera berri eta erakargarriak eskaintzeko asmoz. Eustaten eskola web honen garapen eta berrikuntza bultzatu dituen arrazoia estatistika ofiziala gero eta ezagunagoa eta erabiliagoa izateko beharra da, bereziki eskola mundukoen aldetik.

Berrikuntzan lehen mailako ikasleak barneratu eta webquest kopurua handitu da, lehengo 4etatik oraingo 14etara. Webquest batean irakasleek gidatutako Internet bidezko ikerketa-azterketa jarduerak proposatzen dira, ikasi eta garatu beharreko gai baten inguruan.

Webquesta gaur eguneko interesdun gaien inguruan egituratzen da; informazio bilaketa eta analisia, estatistika-kalkuluak egin, datuak bistaratu, ahozko eta idatzizko jarduna…horietan gaitu nahi da ikaslea.

Oraingo bertsioan lehen mailako 5. eta 6. mailetako ikasleentzako 6na webquest berri ditugu. Hona hemen webquestak zein gairen inguruan diren: Biztanleak, Energiaren erabilera, Ikuskizunak eta aisia, Interneten erabilera gizartean, Osasungintza, Euskal AEko biztanleak.

Bigarren mailako irakaskuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleentzat, lau webquest gehitu dira: Euskal AEko ekonomia, Hiri-hondakinak, Etxean eginiko lana, Negutegi-efektua.

10 webquest horiek lehengo 4ei gehitu zaizkie: Euskal AEko nekazaritza-turismoa; Zer egin dezakegu ur-kontsumoa gutxitzeko?; Gertu dituzun museoak ezagutu eta bisitatu dituzu?; Zure bizilekuko klima.

Eskola webean, webquest atal berriez gain, hor diraute lehengo jarduera ezagunek: Jolasak, Altxorraren bila, Unitate didaktikoak, Okerrak, Aipagarriena, Testa.

Eustatek eskola-webaren sustapena egingo du, euskal irakasleak informatuz jarduera-zabaltzeaz eta haien erabileraren erraztasuna nabarmenduz.

Edukiok hezkuntzako etapa bakoitzaren Kurrikulak Garatzeko Dekretuen arabera eratuz darraigu. Euskal hezkuntza sisteman estatistika, batez ere matematikan, geografian, hizkuntzetan, ekonomia eta gizarte gaietan dugu, lehen mailan, bigarrenean eta batxilergoan.

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Esperanza Alonso Tel.: +34-945-01 75 69 Faxa: +34-945-01 75 01 Eskola webari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eustatek eskola-weba berritu du, euskal ikasleentzat erakargarriago egiteko asmoz

Eragiketa : 
Ikastetxeentzako estatistika-informazioa (eskolako webgunea)
Eragiketa kodea : 
990127
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2012/10/08
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0009766_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Hezkuntza Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali