2012/12/27ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %2,6 hazi ziren 2012ko azaroan
Elikagaiek urte arteko %3,2ko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %2,2koa
Euskal AEko azalera handietako salmentak: Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko azaroan %2,6ko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaietan %3,2ko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %2,2koa.
Urte artean, Araban, %6,4 igo dira salmentak nominalki, Bizkaian %1,3, Gipuzkoan %3,4.
Aurreko hilaren, 2012ko urriaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %1,0 jaitsi ziren nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %0,9ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %1,1ekoa.
Urriaren aldean, Araban %0,4ko igoera dago; Bizkaian %1,1 jaitsi eta Gipuzkoan %1,6.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %0,3 murriztu dira urte artean eta %1,1 aurreko hilaren aldean.
2011ko azaroaren aldean elikagaien salmentak %0,6 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %0,2, euro finkoetan. Bizkaian jaitsiera dago, %1,6; Gipuzkoan %0,3 positiboa; Araban %3,3 positiboa; dena termino finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,5 jaitsi dira 2012ko urriaren aldean eta gainerako produktuenak %0,8.
2012ko urriaren aldean, termino errealetan, Araban %0,3ko hazkundea dugu guztizko salmentetan; Gipuzkoan %0,4ko jaitsiera eta Bizkaian %1,8koa.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,3 gutxitu ziren 2012ko azaroan urriaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua