2013/01/28ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2012ko ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,1 jaitsi ziren 2012ko abenduan

Urte osoan, azalera handietako salmentak %1,7 jaitsi ziren 2011. urtearen aldean.

Euskal AEko azalera handietako salmentak: Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko abenduan %0,1eko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentak. Elikagaietan %2,7ko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %1,8ko jaitsiera.

Araban %3,7ko igoera, Gipuzkoan %0,5ekoa; Bizkaian %1,5eko jaitsiera.

Aurreko hilaren, 2012ko azaroaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %0,9 jaitsi ziren nominalki. Elikagaiek %1,0ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %0,9koa.

Azaroaren aldean, salmenta guztien igoera bakarra Araban izan da, %1,7. Bizkaian %1,2 jaitsi dira eta Gipuzkoan %1,8.

graf0010256_01_e.png

Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %2,3 murriztu dira urte artean eta %0,8 aurreko hilaren aldean

2011ko abenduaren aldean elikagaien salmentak %0,1 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %3,7, euro finkoetan. Araban %0,5eko igoera; Bizkaian %3,3ko jaitsiera eta Gipuzkoan %1,9koa, termino finkoetan.

Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,1 jaitsi dira aurreko hilaren, 2012ko azaroaren aldean, eta gainerako produktuenak %0,7. Gipuzkoan %1,9ko jaitsiera, Bizkaian %0,3koa, Araban %0,7koa, termino errealetan.

2012ko abenduan, azaroaren aldean, azalera handietako langile-kopurua %0,4 hazi da termino desestazionalizatuetan.

graf0010256_02_e.png

2012 URTEKO BALANTZEA

Azalera handietako salmentek %1,7ko jaitsiera nominala izan dute 2012. urte osoan, aurreko urtearen aldean. Behin prezioen eragina kenduta, %-4,1eko tasa erreala dugu.

Lurralde historikoetan, 2012 osoan metatutako bilakaerak honakoak dira: Araban %0,1 igo dira salmentak; Bizkaian %2,7 jaitsi eta Gipuzkoan %0,7, nominalki beti. Termino errealetan, hiru lurraldeetan murrizketak ditugu: Araban %2,4, Bizkaian %5,1, Gipuzkoan %3,1.

graf0010256_03_e.png

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz  

 

 

 

 

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,1 jaitsi ziren 2012ko abenduan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2013/01/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0010256_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali