2013/02/26ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2013ko Urtarrilla

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako salmentak %4,2 gehitu ziren 2013ko urtarrilean

Elikagaiek urte arteko %4,9ko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %3,9koa

Euskal AEko azalera handietako salmentak: Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2013ko urtarrilean %4,2ko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaietan %4,9ko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %3,9koa. Araban %9,6 gehitu dira salmentak; Bizkaian eta Gipuzkoan %3,2.

Aurreko hilaren, 2012ko abenduaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %2,6 igo ziren nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %2,2ko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %2,8koa. Hiru lurraldeetan izan dira igoerak: Araban %5,4, Bizkaian %1,8, Gipuzkoan %2,7.

Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %1,2 hazi dira urte artean eta %1,9 aurreko hilaren aldean

2012ko abenduaren aldean elikagaien salmentak %0,4 gehitu ziren eta gainerako produktuenak %1,6 igo euro finkoetan. Gipuzkoan jaitsiera dago, %0,2; Bizkaian %0,5 positiboa; Araban %6,5 positiboa.

Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,9 gehitu dira 2012ko abenduaren aldean eta gainerako produktuenak %2,0. Hiru lurraldeetan izan dira igoerak: Araban %2,5 gehitu dira, Bizkaian %1,1 eta Gipuzkoan %3,2.

Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,5 gutxitu ziren 2013ko urtarrilean 2012ko abenduaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan.

graf0010291_01_e.png

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %4,2 gehitu ziren 2013ko urtarrilean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2013/02/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0010291_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali