2013/02/28ko prentsa-oharra
EUSKAL AEKO INKESTA DEMOGRAFIKOA (ID) 2011. urtea
1951 eta 1970 urteen artean jaiotako emakumeek ez dute belaunaldi-ordeztea lortu
Emantzipatutako seme-alaben batez besteko adina 1990eko 26,7 urtetik 2011ko 31ra joan da
50eko urteetako bigarren erdian jaiotako emakumeak dira belaunaldi ordeztea lortutako azkenak, alegia batez beste 2,1 haur izan zituzten, Eustaten datuen arabera. Ondorengo emakume-belaunaldien ondorengo-kopurua jaitsiz joan zen, 1966 eta 1970 artean jaiotakoentzat (ugalkortasun historia osoa duten azkenak) 1,4 haur izan arte.
Europako estatu ia gehienetan gutxituz joan da 1950etik aurrera jaiotako emakumeen ondorengoen kopurua; 60ko urteen bukaeran jaiotako belaunaldiek ez zuten jadanik belaunaldi-ordeztea lortu, baina bada salbuespenik: familia-politika oso anbiziotsua duten estatuak, eskandinaviarrak esaterako. Indize baxuenak dituztenen artean Alemania nabarmentzen da: 1,4 haur 1968an jaiotako emakumeek. Italian (1,5), Austrian (1,6), Grezian eta Portugalen (1,7) altuxeagoa da, baita ere Europako sortaldeko zenbait estatutan.
Azken belaunaldien amatasun batez besteko adina zaharrenen, 75 urte eta gehiago dituztenen antzekoa da, baina azken hauen artean gertatzen zen hirugarren eta hurrengo seme-alabak denen ia %50 zirela, eta berriz 2011n 40-50 urte bitartekoentzat hirugarren eta ondorengoak apenas %10 ziren. Azken belaunaldien artean aurreneko haurra jaiotzen deneko batez beste adina 29 urte inguru da, eta aspaldikoen artean apenas 27.
2011n 40 urte baino gutxiagoko emakume belaunaldien ondorengo kopuruak ez du ematen bizkortuko denik; izan ere, beraiek diotenez, bizitzan zehar batez beste 1,6 haur izango dituzte; 1991 eta 1995 artean jaiotakoek 1,3 besterik ez.
Senar-emazteen ugalkortasun indarrak oraindik ere areago egin du behera: 1960 baino lehenago ezkonduek ia 3 haur izaten zituzten batez beste, eta 1986 eta 1990 artean ezkonduek apenas 1,5 pasatxo. Esan egin behar da baita ere ezkontzaz kanpoko jaiotzak asko ugaritu direla: 2011n 70 urte eta gehiago zituzten emakumeen %5 eta 35-40 urteen artekoen %18.
Belaunaldien ezkontza-tasa beheraka
Gizonen artean, behin betiko ezkongabeen portzentajerik baxuena (%5) 1926 eta 1930 artean jaiotakoen artean izan zen; emakumeen artean Gerra Zibilaren urteetan jaiotakoen artean. Ordutik portzentaje hori haziz joan da, gizonen %25 eta emakumeen %17ra arte, 1966tik 1970era jaiotakoen artean; izan ere hauei buruzko ezkontza-historia osatutzat ematen da.
Horrek ez du esan nahi bikote gutxiago sortu direnik. 1966 eta 1970 artean jaiotako belaunaldien artean bikotean bizi direnen arteko %12 izatezkoan ari da; 20 urte lehenago ez ziren ezta %1,5 ere. Izatezko bikoteen ugalkortasuna baxu xamarra da, 2011n %48 ziren guraso; batez besteko haur kopurua ez da ezta 1 ere.
Gizonak ezkontzen direneko batez besteko adina haziz joan da. Gerra Zibilean jaioak 29,2 urterekin ezkontzen ziren; 1966-1970 artean jaioak 30,5ekin. Batez besteko hauek 1936 baino lehenago jaiotakoen artean ikusten ziren jadanik. Emakumeen artean ezkontza-adinik handiena, 28,1 urte, 1966 eta 1970 artean jaioek, bost urte lehenagokoek baino urtebete gehiago; aurreko belaunaldietan ez zegoen 26,6 urte gainetik.
Azken hogei urteetan, seme-alabek familia-etxea uzten duteneko batez besteko adina handituz joan da iraunkorki: 1990ean 26,7 urte; 2011n 31. Gazteen emantzipazio-arrazoi nagusia ezkontza izan da, 90eko hamarraldian %65 arrazoi horregatik bazihoan, aurreko hamarraldian %77 zelarik. Mende honetako aurren hamarraldian bada beste motiborik, izatezko bikotea sortzea esaterako, kasuen %55ean.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01