2013-04-26ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2013ko martxoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,1 gutxitu ziren 2013ko martxoan

Elikagaiek urte arteko %2,5eko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %3,5eko jaitsiera

Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2013ko martxoan %1,1eko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaietan %2,5eko igoera izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %3,5eko jaitsiera. Araban %0,4 handitu ziren salmentak; Bizkaian %0,9 gutxitu eta Gipuzkoan %2,2.

Aurreko hilaren, 2013ko otsailaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %2,9 gutxitu ziren nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %0,9ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %4,1ekoa. Hiru lurraldeetan jaitsierak ditugu: Bizkaian %1,0, Araban %4,4; Gipuzkoan %5,6.

Termino finkoetan, Euskal AEko azalera handietako salmentak %3,4 gutxitu dira urte artean eta %2,8 aurreko hilaren aldean

2012ko martxoaren aldean elikagaien salmentak %1,1 gutxitu ziren eta gainerako produktuenak %5,0, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan dira jaitsierak: Araban %2,0, Bizkaian %3,1, Gipuzkoan %4,8.

Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %0,9 jaitsi dira 2013ko otsailaren aldean eta gainerako produktuenak %3,9. Bizkaian %1,3ko jaitsiera, Araban %2,5ekoa, Gipuzkoan %5,7koa.

Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,3 gutxitu ziren 2013ko martxoan 2013ko otsailaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan.

Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hile arteko aldakuntza-tasa. Martxoa. 2013(p)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,1 gutxitu ziren 2013ko martxoan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2013/04/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0010387_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali