2013-03-26ko prentsa-oharra
Euskal AEko zalera handietako salmentak %2,0 gehitu ziren 2013ko otsailean
Elikagaiek urte arteko %1,8ko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %2,1ekoa
Euskal AEko azalera handietako salmentak: Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2013ko otsailean %2,0ko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaietan %1,8ko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %2,1ekoa. Araban %5,5 gehitu dira salmentak, Gipuzkoan %2,9 eta Bizkaian %0,6.
Aurreko hilaren, 2013ko urtarrilaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %0,8 jaitsi ziren nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %0,9ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %0,8koa. Gipuzkoan %1,2ko igoera dago; Bizkaian %0,8 jaitsi eta Araban %4,7.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %0,8 murriztu dira urte artean eta %0,9 aurreko hilaren aldean
2012ko otsailaren aldean elikagaien salmentak %1,9 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %0,0, aldaketarik ez, euro finkoetan. Bizkaian %2,0ko jaitsiera dago, Gipuzkoan %0,1ekoa; Araban %2,7 positiboa.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,4 jaitsi dira 2013ko urtarrilaren aldean eta gainerako produktuenak %0,5. Gipuzkoan %0,3ko igoera; Bizkaian %0,9ko jaitsiera eta Araban %2,7koa.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatu-kopuruan ez zen aldaketarik izan (%0,0) 2013ko otsailean 2013ko urtarrilaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua