2013-05-28ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2013ko apirila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako salmentak %4,3 gehitu ziren 2013ko apirilean

Elikagaiek urte arteko %7,0ko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %2,4koa

Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2013ko apirilean %4,3ko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaietan %7,0ko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %2,4koa. Araban %11,7 gehitu dira salmentak, Bizkaian %3,2 eta Gipuzkoan %2,8.

Aurreko hilaren, 2013ko martxoaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %2,0 igo dira nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %3,2ko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %1,3koa. Hiru lurraldeetan izan dira igoerak: Araban %4,9, Gipuzkoan %2,6, Bizkaian %0,9.

Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %2,3 hazi dira urte artean eta %1,8 aurreko hilaren aldean

2012ko apirilaren aldean elikagaien salmentak %3,6 gehitu ziren eta gainerako produktuenak %1,3, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan dira igoerak: Araban %9,0, Bizkaian %1,4, Gipuzkoan %0,6.

Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %2,8 handitu dira aurreko hilaren, 2013ko martxoaren aldean, eta gainerako produktuenak %1,2. Araban %2,1eko igoera, Bizkaian %1,1ekoa,, Gipuzkoan %3,0koa.

Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,4 gutxitu ziren 2013ko apirilean 2013ko martxoaren aldean, urtaro-eraginak kenduta.

Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hile arteko aldakuntza-tasa. Apirila. 2013(p)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %4,3 gehitu ziren 2013ko apirilean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2013/05/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0010561_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali