2013-06-26ko prentsa-oharra
Elikagaiek urte arteko %7,3ko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %2,5ekoa
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2013ko maiatzean %4,4ko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaietan %7,3ko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %2,5ekoa. Araban %6,9 gehitu dira salmentak, Bizkaian %3,1 eta Gipuzkoan %5,5.
Aurreko hilaren, 2013ko apirilaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %0,5 igo dira nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %0,2ko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %0,7koa. Araban %1,2 jaitsi dira eta %0,1 Bizkaian; Gipuzkoan %2,3 igo.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %1,8 hazi dira urte artean eta %0,4 aurreko hilaren aldean
2012ko maiatzaren aldean elikagaien salmentak %3,1 gehitu ziren eta gainerako produktuenak %0,9, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan dira igoerak: Araban %4,1, Bizkaian %0,7, Gipuzkoan %2,6.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %0,4 jaitsi dira 2013ko apirilaren aldean eta gainerako produktuenak %0,9 igo. Gipuzkoan %2,0ko igoera; Araban %0,9ko jaitsiera, Bizkaian %0,1ekoa.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,5 gehitu ziren 2013ko maiatzean apirilaren aldean, urtaro eraginik gabe.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua