HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEn 165.517 enpresa...

Prentsa-oharra 2013/07/24

EUSKAL ESTATISTIKA URTEKARIA 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn 165.517 enpresa daude, 2013ko Euskal Estatistika Urtekariaren arabera

Eustatek berriki zabaldutako argitalpen digitalak Euskadiko errealitate ekonomiko eta sozialari buruzko datu ugari jasotzen ditu

Euskal Estatistika Urtekaria 2013 Eustaten argitalpen bat da, Euskal AEko ekonomia, gizarte, kultura, politika... eta abarren arloetan 2013an gertatutako estatistika-datu garrantzitsuenak zabaltzea helburutzat duena. Lurralde historiko bakoitzeko datuak ere biltzen dira bertan, eta haietako batzuk Estatuko eta Europar Batasuneko gainerako herrialdeetako datuekin alderatzen dira.

Urtekaria bost arlo handitan egituraturik dago: Biztanleria; Ekonomia; Gizartea; Lurraldea eta ingurumena, eta Informazioaren gizartea eta I+G+B.

Biztanleriari buruzko atalari dagokionez, Euskal AEko jaiotza-tasa 9,7koa da 1.000 biztanleko. Lurraldeen arabera, Arabak du tasarik handiena (10,6), ondoren Gipuzkoak (10,0) eta Bizkaiak (9,2).

Alderdi ekonomikoari buruzko beste datu interesgarri batzuekin batera, enpresei eta establezimenduei buruzko atalean adierazten da gure autonomia-erkidegoan 165.517 enpresa zeudela, eta haiek, guztira, 873.121 enplegu sortzen zituztela. Enpresa haietatik, 83.284 Bizkaian zeuden (361.138 enplegu), 56.491 Gipuzkoan (243.405 enplegu) eta 21.851 Araban (164.610 enplegu). Jarduera EAEn baina sozietate-egoitza Estatuan zuten enpresak, berriz, 3.891 ziren, 103.968 enplegurekin.

Horretaz gain, jakin dugu zerbitzuen sektoreak eragin zuela Euskal AEko BPGren % 66,8 2011n, % 24,3 industriak, % 8,2 eraikuntzak eta % 0,7 nekazaritzaren eta arrantzaren sektoreak. Lurraldeen araberako BPGren banaketari dagokionez, haren % 51,4 Bizkaiari zegokion, % 32,6 Gipuzkoari eta % 16,0 Arabari.

Liburuan, halaber, jarduera- eta langabezia-tasak ere aipatzen dira, besteak beste; bai erkidegoari bai hiru lurraldeei dagokienez. Hala, 2012ko jarduera- eta langabezia-tasak % 54,9 eta % 12,1 ziren, hurrenez hurren. Lurraldeei dagokienez, Arabak du jarduera-tasarik handiena (% 55,5), ondoren Gipuzkoak (% 55,1) eta, azkenik, Bizkaiak (% 54,6).

Hezkuntzari buruzko atalean 2012-2013 ikasturtean ikasketak egin zituzten 355.737 ikasleetatik 223.032k D ereduan egin zutela dio, 73.136k B ereduan eta 57.548k A ereduan.

Osasun-jarduerari buruzko ataletan, bestalde, hauxe adierazten da: Euskal AEn 28.986 pertsonak lan egiten dute; biztanle bakoitzak 1.062 euroko gastua eragiten du, eta ospitale-sektorearen gastu osoa BPGren % 3,5ekoa da. Ospitalez kanpo laguntza publikoari dagokionez, Euskal AEko 475 zentroek 8.090 langile dituzte; biztanle bakoitzeko gastua 273 eurokoa da, eta gastu osoa BPGren % 0,91koa.

2013ko Euskal Estatistika Urtekarian familien zein enpresen informazioaren gizartea ere jasota dago. Hala, jakin dugu Euskadiko familien % 66,9k ordenagailua zutela etxean, eta % 92,4k telefono mugikorra. Enpresetan, bestalde, establezimenduen % 77,5ek ordenagailu pertsonala zuten, % 73,8k Internet eta % 82,1ek telefono mugikorra.

2013ko Euskal Estatistika Urtekariaren edizio elektroniko osoa hurrengo estekan dago eskuragarri: Euskal Estatistika Urtekaria 2013

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 Euskal Estatistika Urtekariari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn 165.517 enpresa daude, 2013ko Euskal Estatistika Urtekariaren arabera

Eragiketa : 
Euskal urtekari estatistikoa
Eragiketa kodea : 
990101
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2013/07/24
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0010672_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali