Prentsa-oharra, 2013/07/30
EAEko azalera handietako salmentak % 3,4 igo dira 2013ko ekainean
Elikagaien salmenten urte arteko hazkundea % 2,4 izan da, eta gainerako produktuena, berriz, % 4,1
2013ko ekainean, Euskal AEko azalera handietako salmentek hazkunde nominala izan dute urtetik urterako aldiari dagokionez, eta lan-egutegiko termino homogeneoetan betiere. Eustateko datuetan oinarrituta, % 3,4 igo dira. Produktu motaren arabera, elikagaien salmentak % 2,4 areagotu dira, gainerako artikuluena % 4,1 handitu den bitartean. Lurraldeei dagokienez, Araban % 7,9 handitu dira, Bizkaian, % 2,8, eta Gipuzkoan, % 2,4.
Aurreko hilabetearekin konparatuta, termino nominalei begira salmentek % 0,9 behera egin dute EAEn, urtaroko efektuak alde batera utzita. Aurreko hilabetearekiko, jateko produktuen salmentak % 3,1 murriztu dira; aldiz, bestelako produktuenek gora egin dute, % 0,5, hain zuzen. Bizkaian eta Gipuzkoan behera egin dute (% 0,8 eta % 2,0, hurrenez hurren), baina Araban % 1,0 handitu dira.
Termino konstanteetan, EAEko azalera handietako salmentak % 0,5 handitu dira urte arteko aldian, eta aurreko hilabetearekin konparatuta, ostera, % 1,2 jaitsi dira
2012ko ekainarekin alderatzen badugu, euro konstanteetan, elikagaien salmentak % 2,1 murriztu dira, gainerako produktuenak % 2,1 areagotu diren bitartean. Lurraldeka behatuz gero, Araban % 4,6 eta Bizkaian % 0,1 igo dira, baina Gipuzkoan beherakada gertatu da (% 0,9).
2013ko maiatzarekiko, prezioen efektua kontuan hartu gabe, elikagaien salmentek % 3,9 behera egin dute eta gainerako produktuenak % 0,5 handitu dira. Lurralde historikoen arabera aztertuz gero, beherakada gertatu da guztietan: % 2,2 Gipuzkoan, % 0,8 Bizkaian, eta % 0,5 Araban.
Azkenik, azalera handietako establezimenduetako langile kopuruak % 1,0 behera egin du 2013ko maiatzetik ekainera bitartean, desestazionalizatutako terminoak aintzat hartuta.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua