Prentsa-oharra, 2013/09/06

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2013KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako salmentek % 1,5 egin dute behera 2013ko uztailean

Elikagaien salmentak % 3,7ko urte arteko igoera izan du, eta gainerako produktuek % 4,3ko beherakada

Euskal AEko merkataritza-azalera handietako salmentek % 1,5eko urte arteko jaitsiera nominala izan dute 2013ko uztailean, lan-egutegiaren termino homogeneoei dagokienez, Eustaten datuen arabera. Produktu-motari dagokionez, elikagaien salmentek % 3,7 egin dute gora; gainerako produktuek, aldiz, % 4,3 behera. Lurraldeka, Araban % 0,4 jaitsi ziren salmentak, % 3,7 Bizkaian eta Gipuzkoan, ordea, % 1,9 igo ziren.

Aurreko hilabeteari dagokionez, 2013ko ekaina, Euskal AEn, % 2,3 jaitsi ziren salmentak termino nominaletan, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaien salmentak ez dira aldatu aurreko hilabetearekin alderatuta (% 0,0) eta gainerako produktuek aldaketa negatiboa izan dute; -% 3,7koa. Jaitsierak izan dira hiru lurraldeetan: % 4,0 Araban eta % 2,0 Bizkaian eta Gipuzkoan.

Termino finkoetan, Euskal AEko azalera handietako salmentek % 3,9ko urte arteko jaitsiera izan dute, % 2,6koa aurreko hilabetearen aldean

2012ko uztailari dagokionez, elikagaien salmentak % 0,3 igo dira; gainerako produktuenak, berriz, % 6,1 jaitsi dira euro finkoetan. Lurraldekako bilakaeraren arabera, Gipuzkoak % 0,2ko igoera izan du, % 3,0ko jaitsiera Arabak eta % 6,2ko beherakada nabarmena Bizkaiak.

Aurreko hilabetearen aldean, 2013ko ekaina, elikagaien salmentak % 0,2 jaitsi dira eta % 4,1 gainerako produktuenak, prezioen eragina deskontatuta. Lurralde historikoen arabera, % 5,3ko beherakada izan da Araban, % 1,9koa Bizkaian eta % 2,6koa Gipuzkoan.

Azalera handietako saltokietako langile-kopuruari dagokionez, % 0,9 igo da 2013ko uztailean ekainaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan.

Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hile arteko aldakuntza-tasa. Apirila. 2012(p) Uztaila. 2013(p)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentek % 1,5 egin dute behera 2013ko uztailean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2013/09/06
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0010880_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali