2013-08-20ko prentsa-oharra
Euskal emakumeen bizi-itxaropena, 86,1 urte, 27-EBko altuena da
Gizonena, 79,3 urte, ia 7 gutxiago
Bizi-itxaropena adierazle demografiko nabarmenenetakoa da. Eustaten eta Eurostaten datuen arabera, hamarraldi pasatxo baten denboran euskal biztanleen bizi-itxaropena pasa da 2000ko gizonen 75,8 eta emakumeen 83,8 urtetik 2011ko 79,3ra eta 86,1era. Emakumeen azken hori 27-EBko altuena da. Espainian gizonena 79,4 ziren eta emakumeena 85,4 urte berean.
27-EBn, euskal emakumeen atzetik frantziarrak datoz, 85,7 urte; espainiarrak, 85,4; italiarrak, 85,3; portugaldarrak, 84; austriarrak, 83,9 eta suediarrak eta finlandiarrak, 83,8. Bizi-itxaropen motzena, emakumeena: Bulgarian 77,8, Errumanian 78,2, Hungarian 78,7, Letonian 78,8 eta Lituanian 79,3.
27-EBko gizonen artean gehien bizi direnak italiarrak dira, 80,1 urte; suediarrak 79,9; holandar eta espainiarrak 79,4; zipretarrak 79,3 eta britainiarrak 79,1. Bizi-itxaropen motzena, gizonena: Lituanian 68,1 urte, Letonian 68,6, Bulgarian 70,7 eta Errumanian 71.
Aurtengo uztailaren 1ean bihurtu zen Kroazia EBko bazkide; oraindik ez dago hango daturik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Euskadi 27-EBn; prentsa-ohar gehiago