2013/10/28ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %2,5 gehitu ziren 2013ko irailean
Elikagaiek urte arteko %0,4ko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %4,4ko igoera
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2013ko irailean %2,5eko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaietan %0,4ko urte arteko jaitsiera izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %4,4ko igoera. Araban %5,7 gehitu dira salmentak, Bizkaian %1,8 eta Gipuzkoan %2,2.
Aurreko hilaren, 2013ko abuztuaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %3,6 igo ziren nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %1,2ko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %5,1ekoa. Hiru lurraldeetan izan dira igoerak: Araban %5,3, Bizkaian %2,0, Gipuzkoan %5,6.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %1,6 gehitu dira urte artean eta %4,1 aurreko hilaren aldean
2012ko irailaren aldean elikagaien salmentak %2,9 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %4,4 igo, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan dira igoerak: Araban %4,8, Bizkaian %0,8, Gipuzkoan %1,4.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,9 gehitu dira aurreko hilaren, 2013ko abuztuaren aldean, eta gainerako produktuenak %5,5. Araban %5,9ko igoera, Bizkaian %2,3koa eta Gipuzkoan %6,5ekoa.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,3 gutxitu ziren 2013ko irailean abuztuaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua