2013/12/17ko prentsa-oharra
Euskal AEn osasunaren gastu guztia BPGren %8,8 izan zen 2012an
2011ren aldean gastu guztia %1,9 gutxitu da
ELGAko “System of Health Accounts-SHA 1.0” metodologiarekin kalkulatutako osasun gastu guztia 5.663 milioi izan ziren 2012an, euskal BPGren %8,8, Eustaten datuen arabera. %73,2 finantzaketa publikoa eta %26,8 pribatua.
Azken urteetan osasunari emandako kopuruaren aldakuntza BPGren bilakaerarekin bateratsu joan da. 2010ean 5.768 milioi, 2009an baino %2,3 gehiago; 2011n gastua %0,1 bakarrik hazi zen, 5.774 milioi; 2012an %1,9 gutxitu da 2011ren aldean.
Administrazio Publikoen ahaleginaren adierazlea, alegia osasun gastu publikoa gastu guztiaren gainean, %16,1 da Euskal AEn, ehuneko puntu bat gehiago Espainian (%15,1) baino.
Nazioarteko alderaketan, 2011ko datuetatik abiaturik –ELGAK emandako azkenak- ez dago alderik aurreko ekitaldiekiko. Euskal AEko gastua BPGren %8,8 da, gainerako herrialdeen azpitik. Per capita osasun gastua EAPn (Erosteko Ahalmenaren Parekotasunean, $), 3.695 da Euskal AEn, Erresuma Batukoaren (3.405), Finlandiakoaren (3.374) eta Espainiakoaren (3.072, %20,3 gutxiago Euskal AEn baino) gainetik; taulan goi-goian Norvegia (5.669) eta Suitza (5.643). Finantzazioari dagokionez, Euskal AEn osasun gastu guztiaren %73,8 gastu publikoa da, inguruko herrialdeetan bezalatsu.
Eskaintzaren beste adierazle batzuetan –biztanleko mediku kopurua, ospitaleetako batez besteko egonaldia, kontsulta medikoak- eta osasun-adierazleetan -bizitza-itxaropena- Euskal AE ELGAko batez bestekoaren gainetik da.
Euskal AEKo Osasun Kontuen azterketa xeheago batek agerian jartzen du gastu arrunta %97,9 izan zela eta gainerako %2,1 Kapital eraketa gordina (inbertsioa).
Gastu guztia funtzioen arabera banatzean, % 76,9 banakoen osasun zerbitzuena izan da. Funtzio hauen artean pisurik handiena Osasun asistentzia sendagarriak du, zeina %1,4 gutxitu den 2011ren aldean. Garrantzian bigarren funtzioa Kanpoko pazienteentzako produktu sanitarioak dira, gastu guztiaren %16,5, 2011n baino %3,5 gutxiago. Egonaldi ertain eta luzeko osasun asistentziaren gastua guztiaren %16,1 da, %0,2 gutxitu delarik. 2011ren aldean gutxitu diren gastu arruntaren barruko beste funtzio bi: Aurreikuspen eta osasun publikoaren zerbitzuak (%-1,8) eta Osasun zerbitzu lagungarriak (%-0,7). Errehabilitazio osasun asistentzia (%1,4) eta Osasun administrazio eta aseguratzea (%1,1) gehitu egin dira. Kapital eraketa gordina %21,6 gutxitu zen 2012an.
Hornitzaileen araberako gastu-egitura aurreko urteetakoa bezalatsukoa da. Gastu zatirik handiena (%40,3) ospitaleetan gauzatu da; ondoren asistentzia sanitario anbulatorioaren hornitzaileak datoz, %27,8. Arreta medikalizatuaren eta egoitzakoaren establezimenduak gastu arruntaren %11 izan ziren (%+1,8), 2011ren aldean hazi den gastu bakarra.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Osasunaren Kontuari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Osasunaren Kontu. Datu-bankua