2013/12/26ko prentsa-oharra

Euskal AEko Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea (AHMI) 2013ko AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako salmentak %6,2 gehitu ziren 2013ko azaroan

Elikagaiek urte arteko %3,2ko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %8,1ekoa

Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2013ko azaroan %6,2ko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaietan %3,2ko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %8,1ekoa. Araban %8,3 gehitu dira salmentak, Bizkaian %5,9 eta Gipuzkoan %5,7.

Aurreko hilaren, 2013ko urriaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %6,7 gehitu ziren nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %2,6ko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %9,2koa. Salmentak hiru lurraldeetan gehitu dira: Araban eta Gipuzkoan %7,3; Bizkaian %6,2.

Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %5,4 gehitu dira urte artean eta %6,4 aurreko hilaren aldean

2012ko azaroaren aldean elikagaien salmentak %1,8 gehitu ziren eta gainerako produktuenak %7,6, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan dira igoerak: Araban %7,5; Bizkaian eta Gipuzkoan %5,0.

Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %2,3 gehitu dira aurreko hilaren, 2013ko urriaren aldean, eta gainerako produktuenak %8,8. Araban %6,7ko igoera, Bizkaian %6,1ekoa; Gipuzkoan %6,6koa.

Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,3 gehitu ziren 2013ko azaroan urriaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan.

graf0011219_01_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 Prentsa-oharrak Interneten: AHMI-Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea. Datu-bankua: Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea.  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %6,2 gehitu ziren 2013ko azaroan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2013/12/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0011219_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali