Prentsa-oharra, 2014/01/28

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2013KO ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako salmentek % 0,4 egin dute behera 2013ko abenduan

Urte osoa kontuan hartuta, azalera handietako salmentak % 0,8 hazi dira 2012arekin alderatuta

Euskal AEko merkataritza-azalera handietako salmentek % 0,4ko urte arteko jaitsiera nominala izan dute 2013ko abenduan, lan-egutegiaren termino homogeneoei dagokienez, Eustaten datuen arabera. Elikagaien salmentek ez dute urte arteko jaitsiera nominalik izan azalera handietan (% 0,0); gainerako produktuen salmentek, berriz, % 0,6koa.

Araban, % 0,3ko igoera izan da, eta Bizkaian, salmentak % 0,6 hazi dira, baina Gipuzkoan, % 2,5eko jaitsiera izan dute.

Aurreko hilabeteari, 2013ko azaroari, dagokionez, Euskal Autonomia Erkidego osoko salmentak % 6,3 jaitsi dira termino nominaletan. Elikagaien salmentak % 2,5 jaitsi dira aurreko hilabetearekin alderatuta; gainerako produktuenak, berriz, % 8,5.

Lurraldeka, azaroarekin alderatuta, hiru lurraldeetan txikitu da azalera handietako salmenten kopuru osoa: Araban, % 5,7ko jaitsiera gertatu da; Bizkaian, % 5,6koa; eta Gipuzkoan, % 7,9koa.

Termino konstanteetan, Euskal AEko azalera handietako salmentek % 0,9ko urte arteko jaitsiera izan dute, eta % 6,0koa aurreko hilabetearen aldean

2012ko abenduarekin alderatuta, euro konstanteetan, elikagaien salmentak % 1,1 jaitsi dira; gainerako produktuenak, berriz, % 0,8. Bizkaian, % 0,1eko igoera izan da, Araban eta Gipuzkoan, berriz, % 0,2ko eta % 3,3ko jaitsierak, hurrenez hurren, termino konstanteetan.

Aurreko hilabetearekin alderatuta, prezioen efektua kenduta, elikagaien salmentek % 2,1 behera egin dute eta gainerako produktuen salmentek % 8,2 behera. Lurraldeka, termino errealetan, Gipuzkoan, % 7,9ko jaitsiera erregistratu da; Araban, % 7,4koa; eta Bizkaian, % 4,5ekoa.

Azalera handietako langileen kopuruak %1,4 egin du behera 2013ko abenduan, azaroarekin alderatuta, sasoiarekin lotutako alderdiak kenduta.

1. taula. Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hile arteko aldakuntza-tasa. Abendua. 2013(p)				
Iturria: EUSTAT. Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI)

2013ko URTEKO BALANTZEA

Euskal AEko azalera handietako salmentek % 0,8ko igoera nominala izan dute, 2013ko 12 hilabeteak osotasunean hartuta, aurreko urtearekin alderatuz. Prezioen eragina kenduta, emaitza -% 0,9ko tasa erreala da.

Lurralde historikoen arabera, termino nominaletan, 2013 urte osoan metatutako bilakaerak hauek izan dira: Araban, salmentak % 4,1 hazi dira; Bizkaian, % 0,1 jaitsi dira; eta Gipuzkoan, % 0,9 igo dira. Termino errealetan, Bizkaian eta Gipuzkoan jaitsierak izan dira: lehengoan % 1,8koa, eta bigarrenean, % 0,8koa. Araban, berriz, % 2,3ko igoera.

Azalera handietako langile kopuruari dagokionez, 2013an % 1,6 jaitsi da aurreko urtearekin alderatuta.

graf0011331_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentek % 0,4 egin dute behera 2013ko abenduan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2014/01/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0011331_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali