2014/02/27ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %3,2 gutxitu ziren 2014ko urtarrilean
Aurreko hilaren aldean, %1,0 gehitu
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko urtarrilean %3,2ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaietan %1,3ko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %5,4ko jaitsiera.
Urte arteko jaitsierak hiru lurraldeetan: Bizkaian %4,0; Araban %3,0; Gipuzkoan %1,8.
Aurreko hilaren, 2013ko abenduaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %1,0 gehitu ziren nominalki. Elikagaiek %1,7ko hil arteko igoera izan zuren salmentetan eta gainerako produktuek %0,5ekoa, urtaro-eraginak kenduta.
2013ko abenduaren aldean salmentak hiru lurraldeetan gehitu ziren: Gipuzkoan %2,9; Araban %0,4, Bizkaian %0,2.
Termino finkoetan, Euskal AEko azalera handietako salmentak %3,8 gutxitu dira urte artean, eta aurreko hilaren aldean %0,7 gehitu
2013ko urtarrilaren aldean elikagaien salmentak %0,1 gehitu eta gainerako produktuenak %5,6 gutxitu dira, euro finkoetan. Hiru lurraldeetan, jaitsierak: Bizkaian %4,4, Araban %3,6, Gipuzkoan %2,6, termino finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,4 gehitu dira 2013ko abenduaren aldean eta gainerako produktuenak %0,3. Gipuzkoan %2,5eko igoera, Bizkaian %0,4 jaitsiera; Araban %1,4 gehikuntza, beti termino errealetan.
2014ko urtarrilean azalera handietako langile-kopurua %1,3 gehitu da urtaro-eraginak kenduta.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua