2014/03/26ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %2,2 gutxitu ziren 2014ko otsailean
Aurreko hilaren aldean, %-0,2
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko otsailean %2,2ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaietan %0,7ko urte arteko jaitsiera nominala salmentetan, eta gainerako produktuenetan %3,2koa.
Urte arteko jaitsierak hiru lurraldeetan: Bizkaian %2,1; Araban %0,6; Gipuzkoan %3,2.
Aurreko hilaren, 2014ko urtarrilaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %0,2 gutxitu ziren nominalki. Elikagaiek %1,7ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %0,8ko igoera, urtaro-eraginak kenduta.
2014ko urtarrilaren aldean: Bizkaian %+0,2, Araban %-0,9, Gipuzkoan %-0,5.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %2,5 murriztu dira urte artean eta %0,4 aurreko hilaren aldean
2013ko otsailaren aldean elikagaien salmentak %1,6 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %3,0, euro finkoetan. Hiru lurraldeetan, jaitsierak: Bizkaian %2,3, Araban %0,9, Gipuzkoan %3,6, termino finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,7 jaitsi dira 2014ko urtarrilaren aldean eta gainerako produktuenak %0,4 gehitu. Araban %+0,9, Bizkaian %-0,7, Gipuzkoan %-0,6, termino errealetan.
2014ko otsailean urtarrilaren aldean, azalera handietako langile-kopurua %1,1 gutxitu da urtaro-eraginak kenduta.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua