Prentsa-oharra, 2014/04/29

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2014KO MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako salmentek % 1,6 egin dute behera 2014ko martxoan

Aurreko hilabetearekin alderatuta, % 1,8 jaitsi dira

Euskal AEko merkataritza-azalera handietako salmentek % 1,6ko urte arteko jaitsiera nominala izan dute 2014ko martxoan, lan-egutegiaren termino homogeneoei dagokienez, Eustaten datuen arabera. Elikagaien salmentek % 4,1 urte arteko jaitsiera nominala izan dite azalera handietan; gainerako produktuen salmentek, berriz, % 0,2ko igoera.

Urte arteko jaitsierak izan dira hiru lurraldeetan: Araban % 1,9koa, eta Bizkaian eta Gipuzkoan % 1,5ekoa.

Aurreko hilabeteari, 2014ko otsailari, dagokionez, Euskal Autonomia Erkidego osoko salmentak % 1,8 jaitsi dira termino nominaletan. Elikagaien eta gainerako produktuen salmentek % 1,8ko jaitsiera izan dute, sasoiarekin lotutako alderdiak kenduta.

2014ko otsailari dagokionez, jaitsierak izan dira hiru lurraldeetako salmentetan: % 3,5ekoa Araban, % 1,7koa Gipuzkoan eta % 1,4koa Bizkaian.

Termino konstanteetan, Euskal AEko azalera handietako salmentek % 1,4ko urte arteko jaitsiera izan dute, eta % 1,6koa aurreko hilabetearen aldean

2013ko martxoarekin alderatzen badugu, euro konstanteetan, elikagaien salmentak % 4,2 murriztu dira, gainerako produktuenak % 0,5 areagotu diren bitartean.

Aurreko urteko hilabete berberarekin alderatuta, hiru lurraldeetan gertatu dira jaitsierak: % 1,9, Araban eta % 1,4, Bizkaian eta Gipuzkoan.

2014ko otsailarekin alderatuta, prezioen efektua kenduta, elikagaien salmentek %1,4 behera egin dute eta gainerako produktuen salmentek, % 1,7.

Lurraldeka, aurreko hilabeteko salmentekin alderatuta, Araban % 4,0 jaitsi dira, Gipuzkoan, % 1,4 eta Bizkaian, % 1,0.

Azalera handietako langileen kopuruak % 0,4 egin du behera 2014ko martxoan, 2014ko otsailarekin alderatuta, sasoiarekin lotutako alderdiak kenduta.

1. taula. Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hile arteko aldakuntza-tasa. Martxoa. 2014(p)				
Iturria: Eustat. Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentek % 1,6 egin dute behera 2014ko martxoan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2014/04/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0011598_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali