2014/05/27 prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,2 gutxitu ziren 2014ko apirilean
Aurreko hilaren aldean %3,1 gehitu ziren
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko apirilean %0,2ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaien salmentek %6,7ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %4,5eko igoera.
Salmentak hiru lurraldeetan gutxitu dira urte artean: Gipuzkoan %-0,5, Araban %-0,4, Bizkaian %-0,1.
Aurreko hilaren, 2014ko martxoaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %3,1 gehitu ziren nominalki. Elikagaiak lehengoan -%0,0- salmentetan eta gainerako produktuek %5,0ko gehikuntza, urtaro-eraginak kenduta
2014ko martxoaren aldean hiru lurraldeetan izan dira igoerak salmenta osoetan: Araban %5,2, Gipuzkoan %3,1, Bizkaian %2,5.
Termino finkoetan, Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,3 gutxitu dira urte artean; aurreko hilaren aldean %3,3 gehitu
2013ko apirilaren aldean elikagaien salmentak %6,6 gutxitu ziren eta gainerako produktuenak %4,3 gehitu euro finkoetan.
Jaitsierak hiru lurraldeetan, aurreko urteko hil beraren aldean: Gipuzkoan %-0,5, Araban eta Bizkaian %-0,2, termino finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %0,2 gutxitu dira 2014ko martxoaren aldean eta gainerako produktuenak %5,4 gehitu.
Araban %5,9ko igoera, Gipuzkoan %3,0koa, Bizkaian %2,7koa, termino errealetan, martxoaren aldean eta salmenta osoetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %0,5 handitu zen 2014ko apirilean martxoaren aldean, urtaro-eraginik gabe.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua