2014/07/28ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,0 gutxitu ziren 2014ko ekainean
Aurreko hilaren aldean %2,4 gutxitu ziren
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko ekainean %1,0ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaien salmentek %5,9ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %2,1eko igoera.
Salmentak, urte artean: Gipuzkoan %-1,9; Bizkaian %-0,8; Araban %+0,3.
Aurreko hilaren, 2014ko maiatzaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %2,4 gutxitu ziren nominalki. Elikagaien salmentak %3,0 gutxitu ziren eta gainerako produktuenak %2,1, urtaro-eraginak kenduta.
2014ko maiatzaren aldean, salmenta osoak: Araban %-1,0, Bizkaian %-2,2, %-3,5 Gipuzkoan.
Termino finkoetan, Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,7 murriztu dira urte artean eta %2,5 aurreko hilaren aldean
2013ko ekainaren aldean elikagaien salmentak %4,2 gutxitu ziren eta gainerako produktuenak %1,4 gehitu, euro finkoetan.
Aurreko urteko hil beraren aldean: Bizkaian %-0,8, Gipuzkoan %-1,2, Araban %+0,4, termino finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %2,7 gutxitu dira 2014ko maiatzaren aldean eta gainerako produktuenak %2,3.
Araban %1,1eko jaitsiera; Bizkaian %2,4koa, Gipuzkoan %3,4koa, termino errealetan, maiatzaren aldean, salmenta osoetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %0,2 handitu zen 2014ko ekainean maiatzaren aldean, urtaro-eraginik gabe.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua