HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEn 161.067 enpresa...

2014/07/23ko prentsa-oharra

EUSKAL ESTATISTIKA URTEKARIA 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn 161.067 enpresa daude, 2014ko Euskal Estatistika Urtekariaren arabera

Euskal AEko jaiotza-tasa 1.000 biztanleko 9,3 izan zen 2013an.

Gure 161.067 enpresen batez besteko tamaina, bost langile pasatxo enpresako.

2012an zerbitzuen sektoreak Euskal AEko BPGren %68,6 ekarri zuen.

2013an jarduera tasa %56,6 zen eta langabezia %14,3.

2013-2014 ikasturtean 361.252 ikasle aritu ziren.

Ospitale-sektorearen guztizko gastua BPGren %3,6 izan zen.

Gure familien %69,0k ordenagailua zeukan etxean eta % 93,0k sakelako telefonoa.

“Euskal Estatistika Urtekaria, 2014” Eustatek argitaratzen du eta helburua da 2014. urtean zehar Euskal AEko ekonomia, gizarte, kultura, politika eta beste arlo batzuetako datu estatistiko garrantzitsuenak zabaltzea. Lurralde historiko bakoitzeko datuak ere jasotzen dira, eta gero horietariko zenbait estatukoekin eta EBko gainerako estatuetakoekin alderatzen dira.

Urtekaria 5 arlo handitan dago egituratuta: Biztanleak, Ekonomia, Gizartea, Lurraldea eta ingurumena, Informazioaren gizartea eta I+G+b.

Biztanleei buruzko kapituluan azpimarratzekoa da Euskal AEko jaiotza kopurua: 1.000 biztanleko 9,6. Arabak du jaiotza tasarik altuena, 10,1; Gipuzkoak 9,8, Bizkaiak 8,9.

Enpresa eta establezimenduen kapituluan agertzen da gure erkidegoan 161.067 enpresa zeudela 2013ko urtarrilaren 1ean, enpresako 5,3 langile batez beste. %97,7k Euskal AEn zuten egoitza eta 3.662k Estatuko gainerakoan. 80.493 enpresa, ia erdia, Bizkaian zeuden; 55.249 (%34,3) Gipuzkoan; 21.663 (%13,4) Araban.

2012. urtean, Euskal AEko BPGren %68,6 zerbitzuen sektoreak sortu zuen; %23,3 industriak, %7,2 eraikuntzak eta %0,9 nekazaritza-arrantzak. BPGren %51,2 Bizkaian sortu zen, %32,6 Gipuzkoan, %16,2 Araban.

Beste gai bat jarduera eta langabezia tasak dira, Erkidegokoak eta hiru lurraldeetakoak. 2013ko jarduera- eta langabezia-tasak: % 56,6, %14,3. Arabak du jarduera tasarik altuena, % 57,8: Gipuzkoak % 57,0; Bizkaiak % 56,0.

2013-2014 ikasturtean matrikulatutako 361.252 ikasleen artean 231.277k D ereduan ikasi zuten, 70.906k Bn eta 57.029k An.

Osasungintza: Euskal AEko 44 ospitaleetan 30.027 langile ari dira, biztanle bakoitzak 1.082 euroko gastua sortzen du, eta Euskal AEko BPGren %3,6 izan zen. Ospitalez kanpoko artatze publikoaz, 475 zentroetan 8.090 profesional ari dira; biztanle bakoitzeko gastua 273€ eta gastu osoa BPGren %0,91.

Informazioaren gizartea, familietan nahiz enpresetan, zehatz-mehatz jaso da “Euskal Estatistika Urtekaria, 2014an”. Familien %69,0k ordenagailua zeukan etxean eta %93,0k sakelako telefonoa.<0} Enpresetan %82,1ek ordenagailu pertsonala zeukan, %78,8k Internet eta %83,6k sakelako telefonoa.

Hemen da Euskal Estatistika Urtekaria formatu elektronikoan: Euskal estatistika urtakaria 2014

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 Euskal Estatistika Urtekariari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn 161.067 enpresa daude, 2014ko Euskal Estatistika Urtekariaren arabera

Eragiketa : 
Euskal urtekari estatistikoa
Eragiketa kodea : 
990101
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2014/07/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0011835_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali