Prentsa-oharra, 2014/09/04
Euskal AEko azalera handietako salmentek % 3,1 egin dute behera 2014ko uztailean
Aurreko hilabetearekin alderatuta, % 3,6 jaitsi dira
Euskal AEko merkataritza azalera handietako salmentek % 3,1eko urte arteko jaitsiera nominala izan dute 2014ko uztailean, lan-egutegiaren termino homogeneoei dagokienez, Eustaten datuen arabera. Elikagaien salmentek % 3,2 urte arteko jaitsiera nominala izan dute azalera handietan; gainerako produktuen salmentek, berriz, % 3,1eko jaitsiera.
Urte arteko jaitsierak izan dira hiru lurraldeetan: Araban % 6,4koa, Gipuzkoan %3,2koa eta Bizkaian % 2,1ekoa.
Aurreko hilabeteari, 2014ko ekainari, dagokionez, Euskal AE osoko salmentak % 3,6 jaitsi dira termino nominaletan. Elikagaien salmentek % 1,6ko igoera izan dute, eta gainerako produktuen salmentek, berriz, % 6,7ko jaitsiera, sasoiarekin lotutako alderdiak kenduta.
2014ko ekainari dagokionez, jaitsierak izan dira hiru lurraldeetako salmentetan: % 6,8koa Araban, % 3,2koa Bizkaian eta % 2,9koa Gipuzkoan.
Termino konstanteetan, Euskal AEko azalera handietako salmentek % 2,7ko urte arteko jaitsiera izan dute, eta % 3,8koa aurreko hilabetearen aldean
2013ko uztailarekin alderatuta, euro konstanteetan, elikagaien salmentak % 1,4 jaitsi dira; gainerako produktuenak, berriz, % 3,4.
Aurreko urteko hilabete berari dagokionez, jaitsierak izan dira hiru lurraldeetan: Araban % 6,1ekoa, Gipuzkoan % 2,3koa eta Bizkaian % 1,8koa termino konstanteetan.
2014ko ekainarekin alderatuta, prezioen efektua kenduta, elikagaien salmentek %1,6 gora egin dute eta gainerako produktuen salmentek, % 6,8 behera.
Lurraldeka, ekaineko salmentekin alderatuta, Araban % 7,2 jaitsi dira, Bizkaian, % 2,8 eta Gipuzkoan, % 2,8.
Azalera handietako langileen kopuruak % 0,6 egin du behera 2014ko uztailean, 2014ko ekainarekin alderatuta, sasoiarekin lotutako alderdiak kenduta.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua