2014/08/13ko prentsa-oharra
EUSKADI 28-EBn. 2014
Euskal AEko BPGrekiko I+G gastua azken 10 urteetan 28-EBko batez bestekoaren gaineko erritmoan hazi da
2003ko %1,42tik 2012ko %2,12ra gehitu da, BPGrekiko
Euskal AEko BPGrekiko I+G gastua 28-EBko estatuen batez bestekoaren gainetik zen 2012an. Euskal BPGren %2,12 zen; %2,07 28-EBn eta %1,30 Espainian. Euskal AEko hazte-erritmoa hiru aldiz da 28-EBko batez bestekoa, eta ia hiru aldiz Espainiakoa.
I+G gastua 28-EBn (BPGren %)
Iturria: Eustat eta Eurostat
Euskal I+Gren azken urteetako bilakaera oso positiboa izan da. 2003an BPGren %1,42 gastatzen zen; 2008an %1,87, 2012an %2,12.
Urte horietan, 28-EBn: %1,86, %1,91, %2,07. Espainian 2003an %1,05; 2008an %1,35; 2012an %1,30.
28-EBn, 2012an, zenbait estatuk gehiago inbertitzen zuten I+Gn Euskal AEk baino. Finlandiak BPGren %3,55; Suediak %3,41; Danimarkak eta Alemaniak %2,98; Austriak %2,84; Esloveniak %2,80; Frantziak %2,29.
BPGrekiko gasturik txikiena I+Gn 28-EBn: Ziprek %0,46, Errumaniak %0,49, Bulgariak %0,64, Letoniak %0,66.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea (EUSTAT).
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Euskadi 28-EBn; prentsa-ohar gehiago