2014/07/19ko prentsa-oharra
EUSKADI 28-EBn 2014
Euskal emakumeen bizi-itxaropena, 85,4 urte,
28-EBko altuenetakoa
Euskal AEko jaiotza-tasa 28-EBko batez bestekoaren oso azpitik da
Bizi-itxaropena adierazle demografiko nabarmena da. Eustaten eta Eurostaten azken datu eskuragarrien arabera, hamarkada batean, 2001etik 2011ra, gizonen bizi-itxaropena 76,4tik 78,9ra eta emakumeena 83,7tik 85,4ra luzatu dira. Emakumeen azken hori 28-EBko estatuetako batez bestekoaren (83,1, 2011n) gainetik da.
28-EBko bizi-itxaropena jaiotzean (urtetan)
Iturria: Eustat eta Eurostat
Espainian, 2011n, 79,5 urte gizonentzat eta 85,6 emakumeentzat.
28-EBn, emakumeen bizi-itxaropena Frantzian (85,7) eta Espainian (85,6) bakarrik da luzeagoa Euskal AEn baino. Ondoren Italia (84,8), Austria, Finlandia, Portugal eta Suedia (83,8), Grezia eta Luxenburgo (83,6).
Bizi-itxaropen motzena, emakumeena: Bulgarian 77,8, Errumanian 78,2, Hungarian 78,7, Letonian 78,8.
28-EBko gizonen artean, itxaropenik handienak: Suedian 79,9, Italian 79,7, Espainian 79,5. Bizi-itxaropen motzena, gizonena: Lituania (68,1), Letonia (68,6), Bulgaria (70,7), Errumania (71,1).
1.000 biztanleko 9,3 jaiotza; 28-EBn 10,4
Euskal AEko jaiotza-kopurua txikienetako bat zen 2012an 28-EBn, Eustaten eta Eurostaten datuen arabera. Gurea, 1.000 biztanleko 9,3 jaiotza; 28-EBn, 10,4.
2008an Euskal AEko tasa 9,9 zen; 2003an 9,2. 2012an orain hamar urte bezalatsu gaude.
Euskal AEko jaiotza-tasaren azpitik, 2012an: Alemania (1.000 biztanleko 8,4), Portugal (8,5), Grezia eta Italia (9,0), Hungaria (9,1).Tasarik altuenak: Irlanda (15,7), Erresuma Batua (12,8) eta Frantzia (12,6). Espainian 1.000 biztanleko 9,7.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea (EUSTAT).
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Euskadi 28-EBn; prentsa-ohar gehiago