Prentsa-oharra, 2014/09/25
Euskal AEko azalera handietako salmentak %4,9 gutxitu ziren 2014ko abuztuan
Aurreko hilaren aldean %2,4 gutxitu ziren
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko abuztuan %4,9ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaien salmentek %7,0ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %3,5ekoa.
Salmentak hiru lurraldeetan gutxitu dira urte artean: Gipuzkoan %6,2, Araban %4,8, Bizkaian %4,2.
Aurreko hilaren, 2014ko uztailaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %2,4 jaitsi ziren nominalki. Elikagaien salmentak %3,2 gutxitu ziren eta gainerako produktuenak %1,8, urtaro-eraginak kenduta.
2014ko uztailaren aldean, salmenta osoetan: Gipuzkoan %-3,4, Bizkaian %-2,6, Araban %+0,8.
Termino finkoetan, Euskal AEko azalera handietako salmentak %4,2 murriztu dira urte artean eta %2,5 aurreko hilaren aldean
2013ko abuztuaren aldean elikagaien salmentak %5,0 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %3,7, euro finkoetan.
Salmentak hiru lurraldeetan gutxitu dira aurreko urteko hil beraren aldean: Gipuzkoan %5,0, Araban %4,4, Bizkaian %3,6 termino finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %3,1 gutxitu dira 2014ko uztailaren aldean eta gainerako produktuenak %2,1.
Araban %1,3ko gehikuntza; Gipuzkoan %3,3ko jaitsiera, Bizkaian %3,1ekoa, , termino errealetan, uztailaren aldean, salmenta osoetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %0,1 gutxitu zen 2014ko abuztuan uztailaren aldean, urtaro-eraginik gabe.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua