2014/10/31ko prentsa-oharra

EZ-FINANTZAZKO ENPRESEN ONDARE-KONTUAK (EFEOK) 2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Enpresa-ondasunen %19,9 enpresa handietan da, eta hauek enplegu guztiaren %12,1 hartzen dute

Zorpetze-, finantza egitura- eta errentagarritasun- ratioek hobera egin dute 2011ren aldean; maniobrako funtsa, murriztu

Eustaten datuen arabera, 2012an enpresa handiek (250 langile baino gehiago) okupazioaren %12,1 eta ekonomiaren aktibo osoaren %19,9 hartzen zuten haien baitan; beraz, kapitalean intentsiboenak ziren. Gainerakoek, langile enplegatuen %87,9 eta aktiboen %80,1. Enpresa txikiek (1-9 langile) enpresa-ondarearen %41,4 eta langile okupatuen %42,9.

Euskal AEko ez-finantzazko enpresen zenbatetsitako ondarea 194.696 milioi dira 2012an, aurreko urtean baino %5,2 gutxiago.

1. grafikoa. Euskal AEko ez-finantzazko enpresen aktiboa eta pasiboa 2012
Iturria: Eustat. Ez-finantzazko enpresen ondare-kontuak (EFEOK)

Aktiboaren sektoreen arteko banaketa ikusiz gero, garbi ikusten da industriaren garrantzia Euskal AEko ekonomian

Aktiboen %39,8 industriarenak dira, enplegatuen %27,8. Merkatuko zerbitzuek dute portzentajerik handiena: ondarearen %46,3 eta enpleguaren %62,7. Eraikuntzak aktiboaren %13,9 eta enpleguaren %9,5.

Aktibo korrontearen eta Pasibo korrontearen arteko aldea, Maniobrako funtsa, 24.264 milioi dira (aktiboaren %12,5); 2011n baino %9,6 txikiagoa da. Honek esan nahi du epe motzerako zorrak (epe motzerako pasibo galdagarria) kitatzeko nahiko baliabide sortzen dela, baina aurreko urtean baino gutxiago. Eraikuntza-enpresen maniobrako funtsa haien aktiboaren %32,2 da, industrian %10,5 eta merkatuko zerbitzuetan %8,2. Hau sektoreen balantza-egitura ezberdinari zor zaio.

Euskal enpresen beste ratio ekonomiko eta finantzetakoak aztertuz, hobera egin dute zorpetzeak, finantza-egiturak eta errentagarritasunak.

Zorpetze-ratio osoak agerian jartzen du besteren funtsen eta baliabide guztien arteko harremana, eta Euskal AEn %53,2 da. Ratio honek adierazten du aktiboaren erdia pasa besteren baliabideekin finantzatuta dagoela. Aurreko urtearen aldean, ehuneko 1,4 puntuz txikitu da. 249 langile baino gehiagoko enpresetan, 2012ko zorpetzea %51,4 da, urtebete lehenago baino ehuneko 3,3 puntu gutxiago; txikietan (10-49 langile), ehuneko 2,2 puntu gutxiago, %54,6; ertainetan %55,1, 1,8 puntu gutxiago 2011n baino. Mikroenpresetan, %52,5, 2011n baino ehuneko 0,1 puntu gutxiago. Eraikuntzaren zorpetzea 2012an, %61,2; industriak %52; merkatuko zerbitzuetan %51,8. Ostalaritzako zorpetzea azpimarratu behar, %72,8. Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskutsatze sektorean, %34,4.

2. grafikoa. Enplegu-geruzen araberako zorpetze guztiaren ratio-bilakaera. Euskal AE (%)
Iturria: Eustat. Ez-finantzazko enpresen ondare-kontuak (EFEOK)

Finantza-autonomiaren ratioak neurtzen du enpresaren finantza-mendekotasuna (ondare garbiaren eta gaineko pasiboen arteko erlazioa) hirugarrenen aurrean; %88 da, 2011n baino 4,8 puntu gehiago. Autonomia hau txikiagoa da eraikuntzan, %63,4; industrian %92,2 eta zerbitzuetan %93.

Sendotasun-ratioak erakusten du enpresen epe luzeko hartzekodunen aurreko bermea; %237,9 zen 2012an. Eraikuntzan %121,2; merkatuko zerbitzuetan %262,9; industrian %260,8. Enpresen multzorako, aurreko urtearen aldean, ehuneko 10,5 puntuko hobekuntza.

Errentagarritasun ekonomikoaren ratioa %3,4 da 2012an; haien aktibo guztien gainean enpresek lortzen duten batez besteko etekinaren berri ematen du. Ratio honen bilakaera enpresen multzorako 2011ko %3,1etik 2012ko %3,4ra joan da. 2009tik ehuneko 0,6 puntuz jaitsi da. Enpresa handiek (250 langile edo gehiago) dute errentagarritasun-ratiorik onena, %6,5. Beste muturrean, %1,9ko ratioarekin, mikroenpresak. Azpimarratzekoak: Telekomunikazioetan, %15,5; Erauzketa industrietan %-4,2.

Finantza-errentagarritasunak erakusten du enpresaren jardueraren bidezko, ondare garbitik abiaturiko batez besteko errentagarritasuna. 2012an %4,5, aurrekoan baino ehuneko sei hamarren goitik. Aurrekoan bezala, enpresa handiek (249 langile baino gehiago) dute ratiorik onena, %9,9, eta mikroenpresek txarrena (%1,5). Eraikuntzaren errentagarritasuna 2012an, %-1,4; Industriak %7,2; Merkatuko zerbitzuek %3,6.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Enpresa Ez-finantzarioen Ondare-kontuari (EEFOK) buruzko prentsa-ohar gehiago Enpresa Ez-finantzarioen Ondare-kontuaren datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Enpresa-ondasunen %19,9 enpresa handietan da, eta hauek enplegu guztiaren %12,1 hartzen dute

Eragiketa : 
Finantzaz besteko enpresen ondare-kontuak
Eragiketa kodea : 
170114
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2014/10/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0012265_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali