2014/10/27ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2014ko iraila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,2 gutxitu ziren 2014ko irailean

Aurreko hilaren aldean %4,5 gehitu ziren

Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko irailean %1,2ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaien salmentek %0,2ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %1,9koa.

Salmentak hiru lurraldeetan gutxitu dira urte artean: %1,5 Gipuzkoan; Bizkaian %1,2; Araban %0,9.

Aurreko hilaren, 2014ko abuztuaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %4,5 gehitu ziren nominalki. Elikagaien salmentak %3,7 gehitu ziren eta gainerako produktuenak %5,0, urtaro-eraginak kenduta.

2014ko abuztuaren aldean hiru lurraldeetan izan dira igoerak salmenta osoetan: Gipuzkoan %3,7; Araban %4,4; Bizkaian %5,0.

Termino finkoetan, Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,9 murriztu dira urte artean eta %4,6 gehitu aurreko hilaren aldean

2013ko irailaren aldean elikagaien salmentak %0,8 gehitu ziren eta gainerako produktuenak %2,0 gutxitu, euro finkoetan.

Salmentak hiru lurraldeetan gutxitu dira aurreko urteko hil beraren aldean: Gipuzkoan %1,1, Araban %0,5, Bizkaian %1,0, termino finkoetan.

Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %3,4 gehitu dira 2014ko abuztuaren aldean eta gainerako produktuenak %5,3.

Araban %4,6ko gehikuntza; Gipuzkoan %3,4, Bizkaian %5,2; termino errealetan, abuztuaren aldean, salmenta osoetan.

Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %0,3 gutxitu zen 2014ko irailean abuztuaren aldean, urtaro-eraginik gabe.

1. taula. Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hile arteko aldakuntza-tasa (p). Iraila. 2014				
Iturria: Eustat. Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,2 gutxitu ziren 2014ko irailean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2014/10/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0012230_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali