HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEn 37.000 pertsona...

2014/10/30eko prentsa-oharra

IKUSPEGI DEMOGRAFIKOA 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn 37.000 pertsona gehiago bizi dira 2013an 1981ean baino

1981. eta 2013. urteen artean 65 urtetik gorako populazioa bikoiztu egin zen eta populazioaren % 20 zen

Euskal AEko populazioa 1981. eta 2013. urteen artean igo egin zen, 37.000 pertsona gehiago baitzeuden bertan. Nahiz eta aldi horretan hainbat motatako aldaketak izan ziren, hori ondoriozta daiteke Eustatek egiten duen fenomeno demografikoen azterketatik eta aldaketa horiek guztiak 2014ko panorama demografikoan laburbildu dira.

Lehenengo aldian (1981 - 2001), 59.000 pertsona baino pixka bat gehiago galdu ziren, gehien-gehienak 90ko hamarkadan. Izan ere, hamarkada horretan saldo migratorio negatiboak eta saldo begetatibo negatiboak (jaiotzen eta heriotzen arteko aldea) batu ziren. 2001etik aurrera, bi saldoak positibo bihurtu ziren aldi berean, baina saldo migratorioa gailendu zen bolumenarengatik. Hori dela eta, aldi horretako gehikuntzek aurreko jaitsierak konpentsatu zituzten eta populazioaren diferentzia positiboa (37.000 pertsonatik gorakoa) izatea lortu zen 1981. eta 2013. urteen artean.

1.1. grafikoa EAEko populazioaren piramideak. 1981 eta 2013

graf0012238_01_e.png

Euskal AEko populazioaren egiturari dagokionez, adin-talde handien araberako banaketaren eboluzioan adin gazteenen artean kideak nabarmen eta era jarraituan jaitsi ziren, eta, aldi berean, helduagoen artean igoera egon zen. 1981. eta 2013. urteen artean 65 urtetik gorako populazioa bikoiztu egin zen, % 9tik % 20ra pasaz. Gazteek ere espazioa galdu zuten erritmo horretan: 1981. urtean hiru pertsonatik batek 20 urte zituen; aldiz, 2013. urtean, % 18k. Adinekoenen (85 urtekoen eta 85 urtetik gorakoen) hazkundea nabarmenagoa izan zen; izan ere, horien kopurua 4,5 aldiz biderkatu zen azken 28 urteetan, populazioa guztiaren % 3ra iritsi arte.

Euskal AEko jaiotza-tasak baxu jarraitzen du

Euskal AEko jaiotza-tasa gordina 1.000 pertsonako 9,4 jaiotzakoa izan zen 2012. urtean. 1960ko hamarkadan, berriz, mila pertsonako 20 jaiotzatik gorakoa zen eta Espainiakoaren gainetik zegoen. Orduz geroztik jaitsiera etengabea izan zen 1995. urtera arte; izan ere, urte horretan, mila pertsonako 7,3ko tasa izan zen. Gero, tasa berriz ere igo zen eta 2008. urtean tasaren mailarik altuena lortu zen (mila pertsonako 9,9 jaiotza). Azken urteetan, jaitsiera hasi zen berriz ere, aipatutako 2012ko mailara iritsi arte.

Amek haurrak izaten zituztenean zuten batez besteko adina 4 urtean igo zen 1978. urteaz geroztik, 2012. urtean 33 urtera iritsi arte. Zifra horrek Espainiako batez besteko adina (31,6 urte) gainditzen zuen, baita ondoko beste herrialde batzuetakoa ere: Frantziakoa (30,1 urte), Portugalgoa (30,2 urte) edo Alemaniakoa (30,6 urte).

Hiltzeko adina 14 urte atzeratu da

Heriotzen kopurua % 42,5 hazi zen 1978. urtetik 2012. urtera arte eta, aldi berean, heriotzako batez besteko adina 14 urtean atzeratu zen. Horrek esan nahi du populazioa gehiago zahartu dela. Sexuari dagokionez, adinaren igoera antzekoa izan zen bietan: 14 urtekoa gizonezkoetan eta 14,2koa emakumezkoetan. Baina abiapuntuko egoera ez zen berdina. Zeren 1978. urtean, gizonezkoak 61,4ko batez bestekoa zuten hiltzen zirenean eta emakumezkoek, aldiz, 68,5eko batez bestekoa. Heriotzako batez besteko adinaren aldea handitu egin zen 1992. urtera arte. Urte horretan, 10 urteko aldea lortu baitzen, baina gero jaitsi egin zen 7,3 urtera 2012. urtean.

Heriotza-kausak aldatu egin ziren azken 18 urteetan, batez ere, tumoreetan eta zirkulazio-sistemako gaixotasunetan. 1990. urtean, zirkulazio-sistemako gaixotasunek heriotzen ia % 36 eragin zituzten; tumoreek, berriz, heriotzen % 27 eragin zituzten. Bi kausa-talde horien eboluzioarengatik 2012. urtean tumoreek pisu handiagoa zuten (% 30,3) zirkulazio-sistemako gaixotasunek baino (% 28,3). Kanpoko kausen eragina jaitsi egin zen aldi honetan 1990eko ia % 6tik 2012ko % 3,5era, zeren zirkulazio-istripuen kopurua nabarmen jaitsi zen. Baina hazkunderik handiena gainerako heriotza-kausek izan zuten; izan ere, horien ehunekoa 1990eko % 15,9etik 2012ko % 23,7ra pasa zen, batez ere, gaixotasun mentalen eta nerbio-sistemako gaixotasunen hazkundearengatik.

Gero eta ezkonberri gutxiago eta helduagoak

2012. urtean Euskal AEn bizi ziren sexu desberdineko pertsonen arteko 7.729 ezkontza egin ziren eta hori 1978. urteaz geroztik egon zen zifrarik baxuena izan zen. 1978. urtean 15.108 ezkontza egon baitziren. Euskal ezkontza-tasa (mila biztanleko 3,5 ezkontza) Europako baxuenetako bat izan da eta Italiako, Portugaleko eta Espainiako mailekin erka daiteke soilik.

Ezkontza-kopurua jaisteaz gain, euskal populazioaren ezkontza-tasaren portaeraren ezaugarririk garrantzitsuena ezkonduko diren ezkongabeen adinaren igoera izan da. Senarren batez besteko adina 7,4 urtean igo zen 1986. urteaz geroztik; emazteena, berriz, 8 urtean. 2012. urtean ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina 34,8koa izan zen; emakumezko ezkongabeena, aldiz, 32,9koa.

Euskal Autonomia Erkidegoa populazioa bidaltzetik jasotzera igaro da

Euskal AEk 1988 eta 1999. urteen artean 52.638 pertsona galdu zituen migrazioengatik. Baina 2000. urtetik aurrera, 144.640 pertsona irabazi zituen, batez ere, atzerriko pertsonen immigrazioaren hazkundearengatik. Mende honetako hamabi urteetan 417.445 pertsonek immigratu zuten; emigratu, berriz, 272.085 pertsonek egin zuten. Horrela, XX. mendeko azken 11 urteetako zentzua alderantzikatu egin zen. Izan ere, XX. mendeko urte horietan 136.159 immigrante egon ziren, baina 188.797 emigrante.

1988tik 2012ra Euskal AEtik kanpoko saldo migratorioek bestelako portaera izan zuten, aztertzen den eremu geografikoaren arabera. Atzerriko saldoak beti positiboak izan ziren, 2012. urtean izan ezik, 78 pertsona gutxiago izan baitziren. Baina 1997. urtera arte oso eskasak ziren atzerriko saldoak eta ez ziren 2.000 pertsonara ere iristen.

Saldoak gainerako Espainiako erkidegoekiko, aldiz, negatiboak izan ziren 1988 - 2008. aldian. 1988. urtean saldo negatiborik altuena (21.000 pertsonatik gorakoa) izan zen, eta gainerako urteetan egonkortu egin zen, gutxi gorabehera, 4.000 pertsonatan. 49 pertsonekin, Eustatek estatistika hau egiten duenetik, beste erkidego batzuetatik (emigrazioak erkidego horietara baino) Euskal Autonomia Erkidegora immigrazio gehien erregistratu ziren lehen urtea 2009. urtea izan zen. Hurrengo urteetan, saldo hau handitu egin zen pixkanaka 2011ko 2.841 pertsonetara iritsi arte; nahiz eta hurrengo urtean 1.207 pertsonatara jaitsi zen.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Prentsa-ohar gehiago panoramika demografikoari buruz

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn 37.000 pertsona gehiago bizi dira 2013an 1981ean baino

Eragiketa : 
Panorama demografikoa
Eragiketa kodea : 
010915
Periodikotasuna : 
Lau urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2014/10/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0012238_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali