2014/11/25eko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,0 gehitu ziren 2014ko urrian
Aurreko hilaren aldean %0,6 gehitu ziren
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko urrian %1,0ko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaien salmentek %2,9ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %3,5eko gehikuntza.
Salmentak, urte artean: Bizkaian %+2,1; Gipuzkoan %+1,5; Araban %-4,1.
Aurreko hilaren, 2014ko irailaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %0,6 gehitu ziren nominalki. Elikagaien salmentak %1,2 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %1,7 gehitu, urtaro-eraginak kenduta.
2014ko irailaren aldean, salmenta osoetan: Gipuzkoan %+1,3; Bizkaian %+0,8; Araban %-1,7.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %0,9 gehitu dira urte artean eta %0,6 aurreko hilaren aldean
2013ko urriaren aldean elikagaien salmentak %3,3 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %3,6 gehitu euro finkoetan.
Aurreko urteko hil beraren aldean: Bizkaian %+2,1; Gipuzkoan %+1,2; Araban %-4,3; termino finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,7 gutxitu dira 2014ko irailaren aldean eta gainerako produktuenak %1,9 gehitu.
Gipuzkoan %+1,1; Bizkaian %+0,9; Araban %-1,7; termino errealetan, irailaren aldean, salmenta osoetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %1,2 handitu zen 2014ko urrian irailaren aldean, urtaro-eraginik gabe.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua