2015/02/26ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,2 gehitu ziren 2015eko urtarrilean
Aurreko hilaren aldean %0,9 jaitsi
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2015eko urtarrilean %1,2ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaien salmentek %4,6ko urte arteko jaitsiera nominala, gainerako salgaienek %4,1eko gehikuntza.
Salmentak, urte artean: Gipuzkoan %-1,7; Araban %-0,2; Bizkaian %+3,0.
Aurreko hilaren, 2014ko abenduaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %0,9 gutxitu ziren nominalki. Elikagaiek %0,9ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek berdin, urtaro-eraginik gabe.
2014ko abenduaren aldean, salmenta osoetan: Araban %+0,3, Bizkaian %-1,3, Gipuzkoan %-0,9.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %3,0 gehitu dira urte artean eta %0,8 jaitsi aurreko hilaren aldean
2014ko urtarrilaren aldean elikagaien salmentak %4,1 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %6,5 gehitu, euro finkoetan. Gehikuntzak hiru lurraldeetan: Aurreko urteko hil beraren aldean: Gipuzkoan %0,5eko gehikuntza salmentetan, Araban %1,6, Bizkaian %4,6, termino finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,4 gutxitu dira 2014ko abenduaren aldean eta gainerako produktuenak %0,5. Araban %0,3ko gehikuntza; Bizkaian %1,1eko jaitsiera, Gipuzkoan %0,9koa, termino errealetan.
Azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %0,2 gehitu zen 2015eko urtarrilean 2014ko abenduaren aldean, urtaro-eraginik gabe.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI gaineko datu-bankua