2015/01/28ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %2,1 gehitu ziren 2014ko abenduan
2014. osoan, azalera handietako salmentak %1,5 jaitsi ziren 2013.aren aldean
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko abenduan %2,1eko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaien salmentek %1,0ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %4,0ko igoera.
Salmentak lurraldeetan: Gipuzkoan %+1,2, Bizkaian %+3,4, Araban %-0,6.
Aurreko hilaren, 2014ko azaroaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %2,0 gehitu ziren nominalki. Elikagaiek %3,2ko hil arteko igoera izan zuten aurreko hilaren aldean salmentetan eta gainerako produktuek %1,3koa.
Azaroaren aldean, salmenta osoetan, gehikuntzak hiru lurraldeetan: Araban %1,5, Bizkaian %3,1, Gipuzkoan %0,3.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %3,4 gehitu dira urte artean eta %3,0 aurreko hilaren aldean
2013ko abenduaren aldean elikagaien salmentak %0,7 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %5,9 gehitu euro finkoetan. Araban %0,2ko gehikuntza; Gipuzkoan %3,5; Bizkaian %4,3.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %3,7 gehitu dira 2014ko azaroaren aldean eta gainerako produktuenak %2,5. Araban %2,3ko gehikuntza, Bizkaian %3,6, Gipuzkoan %2,0, termino errealetan.
Euskal AEko azalera handietako langile kopurua %0,7 gutxitu zen 2014ko abenduan azaroaren aldean, urtaro-eraginik gabe.
2014ko balantzea
Azalera handietako salmentek %1,5eko jaitsiera nominala izan zuten 2014 osoan, aurreko urtearen aldean. Behin prezioen eragina kenduta, %-1,4ko tasa erreala dugu.
Lurralde historikoetan, 2014 osoan metatutako bilakaerak honakoak dira: Araban %2,5 jaitsi ziren salmentak, Bizkaian %1,1, Gipuzkoan %1,7, balio nominaletan. Termino errealetan, hiru lurraldeetan murrizketak: Araban %2,4, Bizkaian %1,0, Gipuzkoan %1,6.
Azalera handietako langile kopurua %0,8 gutxitu zen 2014an aurreko urtearen aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua