2014/12/26ko prentsa-oharra
Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea (AHMI) Azaroa-2014
Euskal AEko azalera handietako salmentak %5,7 gutxitu ziren 2014ko azaroan
Aurreko hilaren aldean %0,8 gutxitu ziren
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko azaroan %5,7ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaien salmentek %9,7ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %3,3koa.
Salmentak hiru lurraldeetan gutxitu dira urte artean: Araban jaitsiera %8,6koa da; Bizkaian %4,3; Gipuzkoan %6,7.
Aurreko hilaren, 2014ko urriaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %0,8 jaitsi ziren nominalki. Elikagaien salmentak %2,6 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %0,3 gehitu, urtaro-eraginak kenduta.
2014ko urriaren aldean, salmenta osoetan: Gipuzkoan %-1,2; Bizkaian %-0,9; Araban %+0,1.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %5,7 murriztu dira urte artean eta %0,9 aurreko hilaren aldean
2013ko azaroaren aldean elikagaien salmentak %9,6 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %3,3, euro finkoetan.
Salmentak hiru lurraldeetan gutxitu dira aurreko urteko hil beraren aldean: Araban %8,3 jaitsi, Gipuzkoan %7,1, Bizkaian %4,2, termino finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %2,6 jaitsi dira 2014ko urriaren aldean, eta gainerako produktuenak lehengoan, %0,0.
Gipuzkoan %-1,7; Bizkaian %-0,8; Araban %+0,3; termino errealetan, urriaren aldean, salmenta osoetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %0,4 gutxitu zen 2014ko azaroan urriaren aldean, urtaro-eraginik gabe.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua