2015/05/28ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %2,4 gutxitu ziren 2015eko apirilean
Aurreko hilaren aldean %0,5 gutxitu ziren
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2015eko apirilean %2,4ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaien salmentek %3,7ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %1,6koa.
Jaitsiera hiru lurralde historikoetan izan da, 2014ko apirilaren aldean: Araban %-4,0, Bizkaian %-2,2; Gipuzkoan %-2,0.
Aurreko hilaren, 2015eko martxoaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %0,5 gutxitu ziren nominalki. Elikagaiek %1,2ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %0,0, urtaro-eraginik gabe.
2015eko martxoaren aldean, salmenta osoetan: Araban %+0,8, Gipuzkoan %-1,3, Bizkaian %-0,4.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %2,2 murriztu dira urte artean eta %0,2 aurreko hilaren aldean
2014ko apirilaren aldean elikagaien salmentak %4,1 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %1,0, termino finkoetan. Salmentak hiru lurraldeetan gutxitu dira aurreko urteko hil beraren aldean: %3,6 Araban; %2,2 Gipuzkoan; %1,9 Bizkaian.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,2 gutxitu dira 2015eko martxoaren aldean eta gainerako produktuenak %0,3 gehitu. Araban %+1,1; Gipuzkoan %-0,5; Bizkaian %-0,4, termino errealetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %0,1 jaitsi zen 2015eko apirilean martxoaren aldean, urtaro-eraginik gabe; urte artean, %+0,5.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI gaineko datu-bankua