2015/05/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko esportazioak %7 gutxitu ziren 2015eko lehen hiruhilekoan
Ondasun ez-energetikoenak, %0,9 gehitu
Euskal AEko ondasun esportazioak %7 gutxitu ziren 2015eko lehen hiruhilekoan, Eustaten arabera. Guztira, 4.996 milioi euro; iaz, 5.372. Ondasun ez-energetikoenak bakarrik aintzat hartuz, %+0,9.
Ondasun-inportazioak %11,3 gutxitu ziren, 3.828 milioira. Inportazio energetikoak bakarrik hartuz, jaitsiera (%-43,1) handiagoa da, 964 milioira. Ez-energetikoak, %9,2 gehitu.
Saldo garbia positiboa izan da: 1.168 milioiko superabita. Esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %130,5. Produktu energetikoak bazter utzita, merkataritza saldo ez-energetikoak 1.838 milioiko superabita du; produktu hauen estaldura-tasa, %164,2.
Europar Batasunerako esportazioak %6 gutxitu eta esportatutakoaren %63,9 dira; esportazio ez-energetikoak orain urtebete bezalatsu daude, beraz jaitsiera esportazio energetikoei egotzi behar zaie. Esportazio-jaitsiera nagusiak: Herbeheretara (%-61,4), Belgikara (%-19,1); askoz jaitsiera apalagoak Frantziara (%-1,6), Alemaniara (%-1,9) eta Erresuma Batura (%-0,5) egindakoetan. Italiara eginiko esportazioak %38,1 gehitu ziren. EBtik kanpora eginiko esportazioetan, azpimarratzekoak: Brasilera (%-46), Txinara (%-19,7), Mexikora (%+18,3).
Europar Batasunetiko inportazioak %4,7 gutxitu dira, batez ere Estonia eta Letoniatik eginiko inportazio energetikoen beherakadagatik. Inportazio energetikoak Erresuma Batutik nabarmen gehitu dira; hiruhileko honetan handik egindakoen erdia dira. Oro har estatu nagusietatik eginiko inportazioak gehitu egin dira: Erresuma Batutik (%80,2), Irlandatik (%72,6), Herbehereetatik (%42), Portugaldik (%26,4), Frantziatik (%11,3). Munduko gainerakoan nabarmentzen dira Errusiatik (%-67,6), Mexikotik (%-51,1) eta Estatu Batuetatik eginiko inportazioak (%-23,6) den-denak energetikoak. Txinatik egindako inportazio-hazkundea (%30,1) aipagarria da; hiruhileko honetan eta EBtik kanpo, handik egin ditugu inportaziorik gehien.
Muga-zergen sekzioen arabera, esportazioez, Produktu Mineralak (%-56,8) eta Garraio Materiala (%-6,1) aipatu behar. Hazkundeak: Material elektrikoa (%8,1), Metalak eta beren manufakturak (%7,4). Hazkundeak inportazioetan: Produktu kimikoak (%23), Garraio materiala (%21,5), Material elektrikoa (%12,8). Produktu mineralenak %-41,9.
Araban izan da esportazio jaitsierarik handiena (%-6,3), batez ere Material elektrikoagatik (%-18,4) eta Koipe eta olioengatik (%-79,5). Plastikoak eta kautxua bakarrik gehitu dira (%23). Arabako inportazioak %10 gehitu dira, Garraio materialagatik (%33,6) eta Plastiko eta kautxuagatik (%22,7).
Bizkaiko esportazioak %15,4 gutxitu ziren, Produktu mineralengatik (%-57,6) eta Garraio-materialagatik (%-17). Hazkundeak: Material elektrikoa (%28,3), Metalak eta beren manufakturak (%12,6). Bizkaiko inportazioak %22,6 gutxitu dira, Produktu mineralengatik (%-42,3). Produktu kimikoenak %25,9 gehitu.
Gipuzkoan bakarrik gehitu dira (%4,6) esportazioak. Sekzio garrantzitsuenak: Garraio materiala (%7,3), Material elektrikoa (%4,9), Metalak eta beren manufakturak (%10,7). Gipuzkoako inportazioak %12,7 gehitu dira. Sekzio garrantzitsuenak: Material elektrikoa (%21,8), Metalak eta beren manufakturak (%5,5).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE). Prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua