HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak 2015eko Euskal Estatistika...

2015/07/10eko prentsa-oharra

EUSKAL ESTATISTIKA URTEKARIA 2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2015eko Euskal Estatistika Urtekariak Euskal AEko datu estatistiko nagusiak jasotzen ditu

“Euskal Estatistika Urtekaria, 2015” Eustatek argitaratzen du eta helburua da 2015. urtean zehar Euskal AEko ekonomia, gizarte, kultura, politika eta beste arlo batzuetako datu estatistiko garrantzitsuenak zabaltzea. Lurralde historiko bakoitzeko datuak ere jasotzen dira, eta gero horietariko zenbait estatukoekin eta EBko gainerako estatuetakoekin alderatzen dira.

Urtekaria 5 arlo handitan dago egituratuta: Biztanleak, Ekonomia, Gizartea, Lurraldea eta ingurumena, Informazioaren gizartea eta I+G+b.

Euskal AEko biztanleak 2014an: 2.172.877. 1.057.455 gizon eta 1.115.422 emakume. 2014an 19.288 haur jaio ziren, 2013an baino %0,9 gehiago.

2014an, Euskal AEko BPGren %69,2 zerbitzuen sektoreak sortu zuen; % 23,6 industriak, %6,3 eraikuntzak eta % 0,9 lehen sektoreak. BPGren % 50,8 Bizkaian sortu zen, % 33,1 Gipuzkoan, % 16,1 Araban.

Turismoan, 2014an, bidaiari-sarreren kopurua: 2.424.832 (%+2,4, 2013koen aldean). Gaualdiak: 4.657.505 (%+4,0)

Ekonomia eta enplegua: 2014ko jarduera- eta langabezia-tasak: % 57,3, %14,9. Arabak du jarduera tasarik altuena, %60,2; Gipuzkoak % 58,3; Bizkaiak % 55,9.

Hezkuntza: 2014-2015 ikasturtean matrikulatutako 364.518 ikasleen artean 237.902k D ereduan ikasi zuten, 68.969k Bn eta 55.594k An.

Kultura: Museo-bisitariak: 1.475.370 Bizkaian; 886.096 Gipuzkoan; 178.680 Araban. Euskal AEn 62 museo ditugu, bertan 744 langile.

Lurralde eta Ingurumenean, zoru-okupazioaren berri ematen da. 2014an, bizitegi-zorua azalera osoaren %2,6 zen; jarduera ekonomikoetarako %1,9; sistema orokorretarako %4,1; ez-urbanizatzekoa %91,3.

Kontsumo-uraren kalitatea: %97,9 egokia; %1,4 arrunta; %0,6 eskasa.

Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoan esaten da I+Gn 18. 452,4 pertsona ari direla Euskal AEn I+Gn; haietako 13.183,5 enpresetan, goi-mailako irakaskuntzan 4.083,5 eta administrazio publikoan 1.185,4.

Hemen da Euskal Estatistika Urtekaria formatu elektronikoan: Euskal Estatistika Urtekaria 2015.

For further information:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Press Service: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62 Euskal Estatistika Urtekariari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2015eko Euskal Estatistika Urtekariak Euskal AEko datu estatistiko nagusiak jasotzen ditu

Eragiketa : 
Euskal urtekari estatistikoa
Eragiketa kodea : 
990101
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2015/07/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0012649_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali