HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2015eko ekainaren 25eko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA (AHMI), 2015EKO MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentek % 2,8 egin dute behera 2015eko maiatzean.

Aurreko hilabetearekin alderatuta, % 0,1 igo dira

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-azalera handietako salmentek % 2,8ko urte-arteko jaitsiera nominala izan dute 2015eko maiatzean, lan-egutegiaren termino homogeneoei dagokienez, Eustaten datuen arabera. Elikagaien salmentek % 4,1 urte arteko jaitsiera nominala izan zuten azalera handietan; gainerako produktuen salmentek, berriz, % 2,0ko beherakada.

2014 maiatzaren aldean, hiru lurraldeetan jaitsi dira salmentak: Araban, % 4,4; Bizkaian, % 2,7, eta Gipuzkoan, % 2,2.

Aurreko hilabeteari, 2015eko apirilari, dagokionez, Euskal Autonomia Erkidego osoko salmentak % 0,1 igo dira termino nominaletan. Elikagaien salmentak % 0,5 hazi dira aurreko hilabetearekin alderatuta; gainerako produktuenak, berriz, % 0,2 jaitsi, sasoiarekin lotutako alderdiak kenduta.

Lurraldeka, eta 2015eko apirilaren aldean, gora egin dute azalera handien guztizko salmentak Gipuzkoan, % 0,5, hain zuzen. Araban, berriz, % 0,6 jaitsi dira eta Bizkaian ez da aldakuntza nabarmenik izan (% 0,0).

Termino konstanteetan, Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentek % 3,3 urte arteko jaitsiera izan dute, eta % 0,4koa aurreko hilabetearen aldean

2014ko maiatzarekin alderatuta, termino konstanteetan, elikagaien salmentak % 5,4 jaitsi dira; gainerako produktuenak, berriz, % 2,0. Iazko maiatzaren aldean, hiru lurraldeetan jaitsi dira: Araban, % 4,8; Gipuzkoan, % 3,1 eta Bizkaian, % 3,0.

Aurreko hilaren aldean, behin kendurik prezioen eragina, elikagaien salmentek %0,2 egin dute gora 2015eko apirilarekiko; gainerako produktuen salmentek, % 0,7 behera. Lurraldeka, % 1,0 jaitsi dira Araban eta % 0,5 Bizkaian; Gipuzkoan, berriz, % 0,2 goratu dira, kopuru errealetan.

Azalera handietako langileen kopuruak % 0,2 egin zuen gora 2015eko maiatzean, 2015eko apirilarekin alderatuta, sasoiarekin lotutako alderdiak kenduta. Urte arteko hazkundea, berriz, % 0,7 izan zen.

graf0012630_01_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentek % 2,8 egin dute behera 2015eko maiatzean.

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2015/06/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0012630_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali