2015/07/24ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak ?%1,3 gehitu ziren 2015eko ekainean
Aurreko hilaren aldean %1,5 gehitu ziren
Eustaten datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2015eko ekainean %1,3ko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaien salmentek %2,1eko urte arteko igoera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %0,8koa.
Aurreko urteko hil beraren aldean, Araban %3,9ko jaitsiera dugu salmentetan; Bizkaian %2,5eko gehikuntza, Gipuzkoan %1,8koa.
Aurreko hilaren, 2015eko maiatzaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %1,5 gehitu ziren nominalki. Elikagaiek %1,9ko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %1,3koa, urtaro-eraginik gabe.
2015eko maiatzaren aldean, salmenta osoetan, gehikuntzak hiru lurraldeetan. Bizkaian %1,9, Gipuzkoan %1,6, Araban %0,2.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %1,2 gehitu dira urte artean eta %1,4 aurreko hilaren aldean
2014ko ekainaren aldean elikagaien salmentak %0,1 gehitu ziren eta gainerako produktuenak %1,9, euro finkoetan. Aurreko urteko hil beraren aldean, Araban %4,0ko jaitsiera dugu salmentetan; Bizkaian eta Gipuzkoan %2,2ko gehikuntza.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,5 gehitu dira 2015eko maiatzaren aldean eta gainerako produktuenak %1,4. Araban %+0,2; Gipuzkoan %+1,3; Bizkaian %+1,8, termino errealetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %0,9 jaitsi zen 2015eko ekainean maiatzaren aldean, urtaro-eraginik gabe; urte artean, %-0,5.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI gaineko datu-bankua