2015/09/24ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,9 gutxitu ziren 2015eko abuztuan
Elikagai ez diren produktuak tasa positiboetan; elikagaiak beheraka
Eustaten datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2015eko abuztuan %0,9ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaien salmentek %2,6ko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %0,1eko gehikuntza.
Lurraldeka, zeinu ezberdinak. Aurreko urteko hil beraren aldean, Araban %-3,8; Gipuzkoan %-3,5; Bizkaian %+1,5.
Aurreko hilaren, 2015eko uztailaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %2,5 jaitsi ziren nominalki. Elikagaiek %1,9ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %3,0, urtaro-eraginik gabe.
2015eko uztailaren aldean, salmenta osoetan, jaitsierak hiru lurraldeetan. Gipuzkoan %-5,3, Araban %-2,5, Bizkaian %-1,1.
Termino finkoetan azalera handietako salmentek %0,6ko jaitsiera izan zuten urte artean
2014ko abuztuaren aldean elikagaien salmentak %4,6 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %1,9 gehitu, termino finkoetan. Aurreko urteko hil beraren aldean, Bizkaian %+1,6; Araban %-3,1; Gipuzkoan %-3,0.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %2,2 gutxitu dira 2015eko uztailaren aldean eta gainerako produktuenak %2,7. Gipuzkoan %-5,2; Araban %-2,4; Bizkaian %-1,0, termino errealetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako langile kopurua lehengoan (%0,0), 2015eko abuztuan uztailaren aldean, urtaro-eraginik gabe; urte artean, %-0,9.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI gaineko datu-bankua