2015/11/26ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,6 gehitu ziren 2015eko urrian
Termino finkoetan %0,6 baita ere
Eustaten datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2015eko urrian %0,6ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaien salmentek %0,7ko jaitsiera nominala eta gainerako salgaienek %1,5eko gehikuntza.
Lurralde guztietan gehikuntzak. Aurreko urteko hil beraren aldean, Araban %3,3; Gipuzkoan %0,3; Bizkaian %0,1.
Aurreko hilaren, 2015eko irailaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %2,7 gutxitu ziren nominalki. Elikagaiek %1,3ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %3,5, urtaro-eraginik gabe.
2015eko irailaren aldean, salmenta osoetan, jaitsierak hiru lurraldeetan. Gipuzkoan %-3,1; Bizkaian %-2,9; Araban %-1,2.
Termino finkoetan azalera handietako salmentek %0,6ko gehikuntza izan zuten urte artean
2014ko urriaren aldean elikagaien salmentak %2,9 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %2,8 gehitu euro finkoetan. Aurreko urteko hil beraren aldean, Araban %3,1 gehitu; Bizkaian %0,3; Gipuzkoan %0,1.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,6 gutxitu dira 2015eko irailaren aldean eta gainerako produktuenak %3,7. Gipuzkoan %-3,5; Bizkaian %-3,1; Araban %-1,4; termino errealetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %0,9 gehitu zen 2015eko urrian irailaren aldean, urtaro-eraginik gabe; urte artean %0,2ko gehikuntza.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI gaineko datu-bankua