2015/10/30eko prentsa-oharra
Euskal AEko finantzaz besteko enpresen zorpetzea ondarearen %51,2ra jaitsi da 2013an
Industria eta energia sektoreak du finantza-errentagarritasun handiena, %4,7
Zorpetze-ratio osoak agerian jartzen du besteren funtsen eta baliabide guztien arteko erlazioa; %51,2 Euskal AEko finantzaz besteko enpresetan 2013an, Eustaten datuen arabera. Ratio honek adierazten du aktiboaren erdia pasa besteren baliabideekin finantzatuta dagoela. Aurreko urtearen aldean, ehuneko 1,5 puntuz txikitu da. 249 langile baino gehiagoko enpresetan (enpresa handietan) %48,8 izan zen 2013an, ehuneko 2,9 gutxiago 2012an baino. 10 langile baino gutxiagokoetan (mikro-enpresetan) %49,4, 2,6 gutxiago.
Enpresa txikietan (10-49 langile), ehuneko puntu 1,0 gutxiago, %53,3. Enpresa ertainetan (50-249 langile) bakarrik egin du gora zorpetze-ratioak 2012.aren aldean; %55,2, 1,7 puntu gehiago. Zorpetzea eraikuntzan, %60,9; industrian %50,4; merkatuko zerbitzuetan %49,3. Ostalaritzako zorpetzea azpimarratu behar, %75,0. Kontrakoa dugu Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskutsatze sektorean, %32,7.
Finantza-errentagarritasunak erakusten du enpresaren jardueraren bidezko, ondare garbitik abiaturiko batez besteko errentagarritasuna. 2013an %3,3, 2012an baino ehuneko bederatzi hamarren azpitik. Errentagarritasun onenak 50-249 langile bitarteko enpresek (%5,7) eta 249 baino gehiagokoek, %5,6. Txarrena (%1,2) mikro-enpresek. Eraikuntzaren errentagarritasuna 2013an, %-2,4; industriak %4,7, onena; merkatuko zerbitzuek %3,3.
Errentagarritasun ekonomikoaren ratioa 2013an, %2,8; aktibo guztien gainean enpresek lortutako batez besteko etekina. Ratio honen bilakaera enpresen multzorako, 2012ko %3,3tik 2013ko %2,8ra jaitsi da. Enpresa handiek (>=250 langile) errentagarritasun-ratiorik onena, %4,4. Beste muturrean, %1,6ko ratioarekin, mikro-enpresak. Azpimarratzekoak: Telekomunikazioetan, %+7,7; Beste zerbitzuetan %-1,2.
Palanka-efektu finantzarioak esaten digu zein den enpresaren finantza-egituraren eragina haren finantza-errentagarritasunean; enplegu-geruza guztietan eta jarduera-sektore nagusi guztietan (eraikuntzan izan ezik) positiboa da.
Euskal AEko finantzaz besteko enpresen zenbatetsitako ondarea, 197.674 milioi 2013an, 2012an baino %1,0 gutxiago.
2013an enpresa handiek (250 langile baino gehiagokoek) okupazioaren %12,4 eta ekonomiaren aktibo osoaren %20,1 hartzen zuten haien baitan; beraz, kapitalean intentsiboenak ziren. Gainerakoek, langile enplegatuen %87,6 eta aktiboen %79,9. Enpresa txikiek (1-9 langile) enpresa-ondarearen %40,6 eta langile okupatuen %42,8.
Aktiboaren sektoreen arteko banaketa ikusiz gero, garbi ikusten da industriaren garrantzia Euskal AEko ekonomiarako. Aktiboen %39,7 industriarenak dira, enplegatuen %27,0. Merkatuko zerbitzuek dute portzentajerik handiena: ondarearen %48,0 eta enpleguaren %64,3. Eraikuntzak aktiboaren %12,3 eta enpleguaren %8,7.
Aktibo korrontearen eta Pasibo korrontearen arteko aldea, Maniobrako funtsa, 21.423 milioi ziren 2013an (aktiboaren %10,8); 2012an baino %14,1 txikiagoa. Honek esan nahi du epe motzerako zorrak (epe motzerako galdagarria) kitatzeko nahiko baliabide sortzen dela, baina aurreko urtean baino gutxiago. Eraikuntza-enpresen maniobrako funtsa aktiboaren %31,3 da, industrian %6,5 eta merkatuko zerbitzuetan %9,2. Hau sektoreen balantza-egitura ezberdinari zor zaio.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Enpresa Ez-finantzarioen Ondare-kontuari (EEFOK) buruzko prentsa-ohar gehiago
Enpresa Ez-finantzarioen Ondare-kontuaren datu-bankua