2015/11/27ko prentsa-oharra
Euskal AEko ondasun ez-energetikoen esportazioak zertxobait gehitu dira; inportazioak %10 2015eko hirugarren hiruhilekoan
Produktu energetikoak ere kontuan hartuz esportazioak %0,2 gutxitu dira eta inportazioak %5,7 gehitu
Euskal AEko ondasunen esportazioak %0,2 gutxitu ziren 2015eko hirugarren hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera. Guztira, 5.416 milioi; iaz, 5.429. Esportazio ez-energetikoei bakarrik erreparaturik, 4.647 milioi, aurreko urteko hiruhileko berekoaren zertxobait gainetik.
Inportazioetan %5,7ko jaitsiera; guztira 4.291 milioi. Inportazio energetikoetan, %-28,8, 1.314 milioira. Ez-energetikoak, %10 gehitu.
Saldo garbia positiboa izan da: 1.126 milioiko superabita. Esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %126,2. Produktu energetikoak bazter utzita, merkataritza saldo ez-energetikoak 1.670 milioiko superabita du; produktu hauen estaldura-tasa, %156,1.
Europar Batasuna helburu duten esportazioak %0,9 gehitu; esportazio guztien %64,1. Gehikuntzak: Erresuma Batura (%16,3), Italiara (%6,7). Jaitsierak: Herbehereetara (%-11,6), Alemaniara (%-7,1). Esportazio gehikuntzak, EBtik kanpora: Brasilera (%24,7), Mexikora (%10), Estatu Batuetara (%9,4). Jaitsierak : Txinara (%-32,5).
Europar Batasunetiko inportazioak %3 gutxitu dira, batez ere Irlandatik (%-41,5), eta inportazio energetikoen beherakadagatik, Estonia (%-99,2) eta Letoniatik (%-99,8). Alemaniatik gehikuntza (%32,4) inportazioetan. Munduko gainerako inportazioak: Mexikotik (%-35,6), Errusiatik (%-19,3); hazkunde nabaria Angolatik. Hauek denak energetikoak. Txinatik egindako inportazio-hazkundea (%28,2) aipagarria da; EBtik kanpo, handik egin ditugu inportaziorik gehien azken lau hiruhilekoetan.
Muga-zergen sekzioen arabera, esportazioez, Garraio Materiala (%-3,8), Produktu Mineralak (%-2,5), Metalak eta bere manufakturak (%-1,4). Material elektrikoan %8,2ko gehikuntza. Inportazioetan: Material elektrikoa (%+38,4); Produktu mineralak (%-28,4).
Araban izan da esportazio jaitsiera bakarra, (%-9,4); Metalak eta bere manufakturak (%-21), Garraio materiala (%-11,1), Plastikoak eta kautxua (%-5,8), Material elektrikoa (%-2). Arabako inportazioak %39,8 gehitu dira; Garraio materiala (%170,8), Material elektrikoa (%64,6); Metalak eta bere manufakturak (%6).
Bizkaian esportazioak %2,4 gehitu dira. Material elektrikoa (%11,3), Metalak eta bere manufakturak (%9,6), Garraio-materiala (%6,8). Inportazioak %18,5 gutxitu dira; Produktu mineralak (%-28,6), Produktu kimikoak (%-34,3).
Gipuzkoako esportazioak %4,4 gehitu dira. Gehikuntzak: Material elektrikoa (%8,8), Garraio-materiala (%3,1). Gipuzkoako inportazioak %15,6 gehitu dira. Material elektrikoa (%28,9), Metalak eta bere manufakturak (%12,9).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE). Prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua