2015/12/23ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,3 gehitu ziren 2015eko azaroan
Termino finkoetan %1,4
Eustaten datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2015eko azaroan %1,3ko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaien salmentek %0,1eko urte arteko igoera nominala, eta gainerako salgaienek %1,9koa.
Lurraldeka, zeinu ezberdinak. Aurreko urteko hil beraren aldean, Araban %5,7ko gehikuntza; Gipuzkoan %4,4; Bizkaian %1,5eko jaitsiera.
Aurreko hilaren, 2015eko urriaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %0,3 gehitu ziren nominalki. Elikagaiek %0,6ko hil arteko jaitsiera salmentetan eta gainerako produktuek %0,8ko gehikuntza, urtaro-eraginik gabe.
2015eko urriaren aldean, salmenta osoetan: Bizkaian %-1,0, Gipuzkoan %+2,3, Araban %+1,5.
Termino finkoetan azalera handietako salmentek %1,4ko gehikuntza urte artean, Euskal AEn
2014ko azaroaren aldean elikagaien salmentak %1,7 jaitsi eta gainerako produktuenak %3,1 gehitu, euro finkoetan. Aurreko urteko hil beraren aldean, Araban %5,7 gehitu; Gipuzkoan %4,9; Bizkaian %1,4ko jaitsiera.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %0,4 gutxitu dira 2015eko urriaren aldean eta gainerako produktuenak %0,7 gehitu. Gipuzkoan %2,3ko gehikuntza; Araban %1,6; Bizkaian %1,1eko jaitsiera, termino errealetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %0,9 gehitu zen 2015eko azaroan urriaren aldean, urtaro-eraginik gabe; urte artean %1,4ko gehikuntza.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI gaineko datu-bankua