Prentsa-oharra, 2016/02/26
Euskal AEko azalera handietako salmentek % 2,1 egin dute behera 2016ko urtarrilean
Aurreko hilabetearekin alderatuta, % 0,9 jaitsi dira
Euskal AEko merkataritza-azalera handietako salmentek % 2,1eko urte arteko jaitsiera nominala izan dute 2015eko urtarrilean, lan-egutegiaren termino homogeneoei dagokienez, Eustaten datuen arabera. Elikagaien salmentek % 3,8ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten azalera handietan; gainerako produktuen salmentek, berriz, % 1,2ko jaitsiera.
Bizkaian eta Araban, salmentetan % 3,5 eta % 0,7ko urte arteko jaitsierak gertatu dira, hurrenez hurren; Gipuzkoan, berriz, ez da aldaketa nabarmenik gertatu (% 0,0).
Aurreko hilabeteari, 2015eko abenduari, dagokionez, Euskal AE osoko salmentak % 0,9 jaitsi dira termino nominaletan. Elikagaien salmentak % 1,2 jaitsi dira aurreko hilabetearekin alderatuta; gainerako produktuenak, berriz, % 0,8 jaitsi dira, sasoiarekin lotutako alderdiak kenduta.
Termino konstanteetan, Euskal AEko azalera handietako salmentek % 2,6ko urte arteko jaitsiera izan dute, eta % 1ekoa aurreko hilabetearen aldean.
2015eko urtarrilarekin alderatuta, euro konstanteetan, elikagaien salmentak % 6,4 jaitsi dira; gainerako produktuenak, berriz, % 0,9. Aurreko urteko hilabete berberarekin alderatuta, hiru lurraldeetan gertatu dira jaitsierak, termino konstanteetan: % 3,7 Bizkaian, % 1,3 Araban eta % 1,0 Gipuzkoan.
Aurreko hilabetearekin alderatuta, prezioen efektua kenduta, elikagaien salmentek % 2,1 behera egin dute 2015eko abenduarekin alderatuta; gainerako produktuen salmentek, berriz, % 0,4 behera. Lurraldeka, Araban % 0,1eko igoera erregistratu da, baina Bizkaian eta Gipuzkoan % 1,2 jaitsi dira, bi kasuetan, termino errealetan.
Azalera handietako langileen kopuruak % 0,1 egin du gora 2016ko urtarrilean, 2015eko abenduarekin alderatuta, sasoiarekin lotutako alderdiak kenduta.
Metodologiaren inguruko oharra: Azalera Handietako Merkataritza Indizeak 2.500 metro koadrotik gorako merkataritza-azaleretako salmenten eta enpleguaren bilakaera islatzen du. Azken urteetan, kontsumitzaileak erosteko beste banaketa-modu batzuetara jotzeko ohitura hartzen ari direla antzeman da, beraz, ikusten denez, adierazle hau ez da kontsumoaren bilakaera aztertzeko adierazle egokia. Gaur egun, Eustat indize horren populazio-eremua berrikusten ari da, adierazgarriagoa izan dadin.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI gaineko datu-bankua