2016/02/24ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK. IV/2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG %3,1eko urte arteko tasaz gehitu da 2015eko laugarren hiruhilekoan

2015ean BPG %2,8 gehitu da eta enplegua %1,7

2015eko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko BPG %3,1 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. 2015ean euskal BPG %2,8 gehitu da aurreko urtearen aldean; 2014an halako bi.

2015eko hirugarren hiruhilekoaren aldean, %0,7ko gehikuntza, aurrekoan baino hamarren bat gutxiago.

2016ko urtarrilaren 28ko Kontuen Aurrerapenean urte arteko hazkunde bera aurreikusten zen; hiruhileko artekoa hamarren bat txikiagoa izan da.

Eskaintzaren ikuspegitik, 2015eko laugarren hiruhileko BPGren urte arteko hazkundea jarduera-sektore guztiei zor zaie, eraikuntzari izan ezik.

Bai Lehen sektorean, bai Industrian gehikuntzak, baita aurreko hiruhilekoak baino handiagoak ere. Zerbitzuetan gehikuntzak balio erantsietan, aurreko hiruhilekoan baino txikiagoak; hau zerbitzuen azpi-sektore guztietan gertatzen da. Eraikuntzan tasa negatiboak; bakarra da.

Industria, laugarren hiruhilekoan, %4,3 gehitu da urte artean; hirugarrenean baino puntu bat eta bi hamarren gehiago. Urte arteko honek zazpi hamarreneko gehikuntza dakar hiruhileko artean.

graf0013258_01_e.png

Eraikuntzak berriz izan du urte arteko tasa negatiboa, (%-0,6), aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago. Hiruhileko artean %4,6ko gehikuntza.

Zerbitzuetan, urte arteko %2,8ko eta hiruhileko arteko %0,3ko hazkundeak.

Zerbitzuak %2,8 gehitu dira urte artean; azpisektore guztiak positiboan baina indar ezberdinez: Gainerako zerbitzuak (besteren artean, jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak) %3,1. Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %3,0. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %2,1.

Hiruhileko artean, Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %-1,9; Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %+1,6; Gainerako zerbitzuak %+0,5.

Sektore-agregatuen joerak Balio Erantsiaren urte arteko %3,1eko gehikuntza ekarri du; 2014 eta 2015ean zeharreko positibotasunari eusten zaio. Datua hamarren bat hobea da aurreko hiruhileko urte artekoa baino. Hiruhileko artean %0,6ko hazkundea hiruhileko honetan.

2. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Eskarian, urte artean %2,8ko hazkundea Barne Eskarian; aurreko hiruhilekoan (%3,1) baino hiru hamarren azpitik. Bi osagaiek (Azken kontsumoko gastua, Kapital eraketa gordina) bestela jokatzen dute; lehenengoan gehikuntza motelduz, inbertsioa gehituz.

Esportazioen gehikuntza-tasak, zertxobait handiagoak inportazioenak baino.

Familia-etxeetako Azken Kontsumoaren Gastuak (Kontsumo Pribatuak), 2015eko hiruhileko guztietako bilakaera positiboa sendesten du, apalago. %3,1eko hazkundea hiruhileko honetan; aurrekoan baino bi hamarren gutxiago. Hiruhileko arteko tasa, %0,4; hirugarren hiruhilekoan baino bi hamarren txikiagoa.

graf0013258_03_e.png

Kontsumo publikoa (Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua) %1,8 gehitu da urte artean (puntu bat eta lau hamarren gutxiago aurreko hiruhilekoan baino); %-1,1 hiruhileko artean.

Azken Kontsumoko Gastua D Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua eta Familia-etxeetakoa) %2,8 gehitu da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,1eko hazkundea.

Kapital Eraketa Gordinak (Inbertsioa) %2,6ko hazkundea; urte arteko bosgarren hazkundea jarraian. Hiruhilekoen artean %1,7.

Berriz ere inbertsioaren jokaera bi bilakaera kontrajarritan oinarritzen da. Ekipo-ondasunetan eginiko inbertsioa %8,8 gehitu da urte artean eta %0,1 jaitsi hiruhileko artean. Kapital Eraketa Gordinaren gainerakoak -eraikuntzarekin lotuagoak- urte artean %-0,1 eta hiruhileko artean %+2,6.

Barne eskaria, zeina osatzen baitute Azken kontsumoko gastuak eta Kapital eraketa gordinak, %2,8 gehitu da urte artean.

4. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Enplegua (Dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan) %2,0 gehitu da urte artean; goranzko joera 2015ean zehar. Urte artekoan %0,7ko gehikuntza 2015eko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, enplegua gehitu egin da Industrian eta Zerbitzuetan; jaitsi Lehen sektorean eta Eraikuntzan. Zerbitzuetan gehitu da gehien enplegua urte artean, %2,7. Industrian %0,6, aurreneko enplegu-gehikuntza krisia hasi zenetik. Lehen sektorean %-1,3 urte artean eta Eraikuntzan %-0,4.

Hiruhileko artean Lehen sektorean %-7,9; besteetan tasa positiboak: Industrian %0,2; Eraikuntzan %2,9; Zerbitzuetan %0,8.

Urte artean, BPG %3,3 gehitu da Araban eta Bizkaian; Gipuzkoan %2,7. Hiruhileko artean, Araban %0,5, Bizkaian %0,7, Gipuzkoan %0,7.

2015eko balantzea

2015ean %2,8 gehitu zen Euskal Aeko BPG, jarduera-sektore handi guztiak gehitu zirelarik, eraikuntza (%0,0) izan ezik Lehen sektorean %7,4; Zerbitzuetan %3,0; Industrian %2,7. Jarduera sektore guztietako hazkundeak aurreko urtekoak baino handiagoak.

Zerbitzuetako hiru azpisektoreak hazi dira. Gainerako zerbitzuak gehien, %3,2. Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %3,1. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %2,3, txikiena.

Eskariaren analisian, Barne Eskarian %2,6ko gehikuntza eta BPGn %2,8koa; beraz, 2015ean kanpo-saldoaren ekarpen positiboa.

Barne Eskariaren bilakaera 2015ean Azken Kontsumoko gastuak (%2,8), Familia-etxeen Azken Kontsumoko Gastuak (%3,1), Administrazio publikoetako Azken Kontsumoko Gastuak (%1,6) eta Kapital Eraketa Gordinak (%2,0, lehen positiboa 2007tik) gauzatu dute. Kapital eraketa gordinean: Ekipo ondasunetan %6,5; Gainerakoan (eraikuntzarekin lotuagoa) %0,0.

Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %1,7 gehitu zen batez beste 2015ean. Zerbitzuetan %2,5eko gehikuntza 2014ko batez bestekoaren aldean; Lehen sektorean %1,1. Industrian %-0,4, Eraikuntzan %-0,3.

Hiru lurraldeetan gehitu da BPG 2015ean. Araban eta Bizkaian %2,8; Gipuzkoan %2,7.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Hiruhileroko kontuen gaineko prentsa-ohar gehiago (HKE) Euskal AEko hiruhileroko kontuen gaineko datu-bankua (HKE)

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali