2016/04/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,1 gehitu ziren 2016ko martxoan
Aurreko hilaren aldean %0,4 jaitsi
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2016ko martxoan %1,1eko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaien salmentek %0,5eko urte arteko jaitsiera nominala eta gainerako salgaienek %2,1eko gehikuntza.
Salmentak hiru lurraldeetan gehitu urte artean: %2,4 Araban; %2,1 Gipuzkoan; %0,2 Bizkaian.
Aurreko hilaren, 2016ko otsailaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %0,4 gutxitu ziren nominalki. Elikagaiek %0,3ko hil arteko jaitsiera salmentetan eta gainerako produktuek %0,4, urtaro-eraginik gabe.
Termino finkoetan Euskal AEko azalera handietako salmentek %1,1eko gehikuntza urte artean. Gehikuntzak hiru lurraldeetan: %2,5 Araban; %2,3 Gipuzkoan; %0,2 Bizkaian.
2015eko martxoaren aldean elikagaien salmentak %3,1 jaitsi eta gainerako produktuenak %3,8 gehitu, euro finkoetan.
Aurreko hilaren aldean %0,6eko salmenta jaitsiera Euskal AEn. Bizkaian %-0,9; Araban %-0,8; Gipuzkoan %0,0, termino errealetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %0,7 gutxitu 2016ko otsailaren aldean eta gainerako produktuenak %0,5, Euskal AE osoan.
Azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %0,7 gehitu zen 2016ko martxoan otsailaren aldean, urtaro-eraginik gabe.
Ohar metodologikoa: Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizeak erakusten du 2.500 metro karratu baino gehiagoko azaleretako salmenta eta enpleguaren bilakaera. Azken urteetan kontsumitzaileen erosketa ohituren aldaketek, bestelako banaketa moduetara, erakusten dute adierazle hau ez dela egokia kontsumoaren bilakaera aztertzeko. Eustat indizearen biztanle-eremua berrikusten ari da, adierazgarriago izan dadin.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI gaineko datu-bankua