2016/04/19ko prentsa-oharra
LurData
LurDatarekin, lurralde datu estatistikoak eskuragarriago
Eustatek datu estatistikoetarako sarbide berria eskaintzen du, mapa zehatz-mehatzen bidez
Eustaten webean zerbitzu berria dago, LurData. LurDataren bidez informazio estatistikoa lor daiteke biztanleez, etxebizitzez, jarduera ekonomikodun establezimenduez, lurralde-zehaztasun handiz; erabiltzaileak erabakitzen du zein zonalde geografiko ezagutu nahi duen.
Datu estatistikoak zabaltzeko modu berri hau GeoEuskadin —Eusko Jaurlaritzaren Informazio Geografikoaren Sisteman- oinarritzen da, eta ahalbidetzen du lurralde unitateen mapa gaineko marrazketa askea, edo sistemaren geruza geografikoen erabilera, esaterako biztanleria entitateak, zentsu sekzioak eta beste.
Eustatek hertsiki errespetatzen du estatistika sekretua eta unitate informatzaileen isilpekotasuna babesten; edozein kontsultatatik ezabatzen dira eraikin gutxi batzuei buruzko informazioak edo jardueradun establezimendu gutxidunekikoak.
Ekipamendu eta zerbitzuen geruza geografiko serie bat garatu da, oinarrizko ekipamenduak osatuz joateko eta urtero eguneratzeko helburuz. Aplikazio honen bidez zerbitzu dotazioei buruzko informazio estatistikoa ematen da —ostalaritza, merkataritza, hezkuntza, sozialak, osasuna- biztanleekin erlazionatuz eta lurraldean zehazki kokatuz.
Bilboko Alde Zaharreko biztanleria egonkor, 2.600 pertsona inguru, azken urteetan
LurDatak ahalbidetzen du Bilboko Alde Zaharra bezalako inguru geografikoa libreki marraztea, eta datu demografiko, sozial eta ekonomikoak lortzea.
Kasu honetan Bilboko zentro historikoan egin da aukeraketa; zazpi kaleek osatua —Goienkale, Artekale, Dendarikale, Belostikale, Harategi Zaharra, Barrenkale eta Barrenkale Barrena- mugak direlarik Erribera batetik eta Dorre, Done Jakue eta Gerrikogin bestetik.
Datu estatistikoetara joz, bertako biztanleria 2.600 pertsona inguru izan da 2012-2015 bitartean; beheraka 2012tik (2.627) 2014ra (2.544) eta goraka azken urtean (2.624).
Beste hainbat datu eskuragarri: 65 urte eta gehiagokoak 340 ziren 2102an eta 309 2015ean; ia 200ek 75 urte edo gehiago.
Bilboko Alde Zaharreko datu aukeraketa 2015
Iturria: Eustat. LurData 2015
2014an —gairako azken urte eskuragarria- 748 pertsonak goi mailako ikasketak zituzten, 529k lehen mailakoak, 512k bigarren mailakoak, 6 analfabeto eta ikasketarik gabeko 41.
Ikus genezake baita ere 389 atzerritar zirela, gehien bat (%42,4) Hegoamerikakoak, europarrak (%21,1) eta afrikarrak (%22,1) besteren artean.
Langraiz Okako Los Llanos industrigunean 30 enpresa 2015ean
Langraiz Okako Los Llanos industrigunean, Araban, Zadorra ibaiaren eta A1 eta A-2622 errepideen artean, 2015ean jarduera ekonomikodun 30 establezimendu zeuden; enpresa nagusiak Transportes H. Barreira eta Tauxme, bakoitzak 50 langile baino gehiago.
Poligono honetako jarduera nagusiak, egitura metalikoen eta jostailuen fabrikazioa, salgaien errepide garraioa, handizkako merkataritza.
Langraiz Okako Los Llanos industriguneko datu aukeraketa 2015
Iturria: Eustat. LurData 2015
Mapan ikus daiteke poligonoan badela espaziorik jarduera gehiagoetarako.
Donostiako Kontxa inguruan ostalaritza jarduera garrantzitsua
Espero zitekeenez, Donostiako Kontxa inguruan ostalaritza establezimendu asko daude. Egindako aukeraketa Easo, Aita Vinuesa eta San Bartolome kaleek eta hondartzak berak mugatzen dute; 2.000 lagun bizi dira bertan.
Lurdatak erakusten dizkigu 6 hotel, Hotel de Londres y de Inglaterra, Zaragoza Plaza eta Tryp Orly tartean; hainbat kategoriatako 9 ostatu eta pentsio. Inguruan beste 4 pentsio eta unibertsitate egoitza, Mariaren konpainiarena.
Bertan dira baita ere 14 jatetxe eta beste horrenbeste taberna eta kafetegi; txikizkako merkataritzako 49 establezimendu —10 arropa denda tartean-; 51 kontsulta mediko edo odontologiko; zerbitzu juridiko, kontabilitate, liburu kontularitza eta zerga aholkularitzako 40 kabinete, besteren artean.
Donostiako Kontxa inguruko datu aukeraketa 2015
Iturria: Eustat. LurData 2015
Informazio gehiago klik batera.
LurData. GIS bidezko estatistika hedapena. Euskal AE
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62