2016/05/26ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,8 gehitu ziren 2016ko apirilean
Aurreko hilaren aldean %0,2 gehitu
Eustaten datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2016ko apirilean %1,8ko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek, prezio finkoetan. Elikagaietan %3,6ko urte arteko jaitsiera nominala salmentetan, eta gainerako produktuenetan, %5,1eko gehikuntza.
Salmentak, urte artean: Gipuzkoan %+3,5; Bizkaian %+2,1; Araban %-2,9.
Aurreko hilaren, 2016ko martxoaren aldean, Euskal AE osoko salmentetan %0,2ko gehikuntza erreala. Elikagaiek %1,1eko hil arteko jaitsiera salmentetan eta gainerako produktuek %0,8ko gehikuntza, urtaro-eraginik gabe.
Urteko lehen lau hiletan, %0,5eko gehikuntza erreala indizean; elikagaiek eta gainerakoek, batak besteek ez bezalako bilakaera. Elikagaien salmentetan %-3,8; gainerakoenetan %+3,0.
Araban, urtarriletik apirilera bitartean salmentak %0,4 gehitu prezio finkoetan eta aurreko urteko aldi beraren aldean; Gipuzkoan %1,8; Bizkaian %0,1 jaitsi.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %1,1 gutxitu zen 2016ko apirilean martxoaren aldean, urtaro-eraginik gabe.
Ohar metodologikoa: Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizeak erakusten du 2.500 metro karratu baino gehiagoko azaleretako salmenta eta enpleguaren bilakaera. Azken urteetan kontsumitzaileen erosketa ohituren aldaketek, bestelako banaketa moduetara, erakusten dute adierazle hau ez dela egokia kontsumoaren bilakaera aztertzeko. Eustat indizearen biztanle-eremua berrikusten ari da, adierazgarriago izan dadin.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI gaineko datu-bankua