2016/07/29ko Prentsa-oharra

ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN KONTUAK 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko administrazio publikoen baliabide ez-finantzarioek % 2,1 egin zuten gora 2014an

Finantziazio-beharrak % 0,1 egin zuen behera aurreko urteari dagokionez

Euskal AEn diharduten administrazio publikoen (euskal administrazioak, Estatuko Administrazio lurraldetua eta Gizarte Segurantza lurraldetua) multzo bateratuak 24.317 milioi euro kudeatu zituen 2014an baliabide ez-finantzarioetan, iaz baino % 2,1 gehiago, Eustatek landutako datuen arabera.

1. taula: Euskal AEko Herri Administrazioen baliabide-enplegu ez-finantzetakoak (milaka euro). 2014
Iturriak: Eustat. Administrazio publikoen kontuak. SEC2010

Baliabide ez-finantzarioetan honakoak dira kontu-sail esanguratsuenak: gizarte-kotizazioak (baliabideen % 32,8), ekoizpenaren eta inportazioen gaineko zergak (% 30,7) eta errentaren, ondarearen eta abarren gaineko zergak (%25,5). Aurreko urteari dagokionez, ekoizpenaren eta inportazioen gaineko zergek egin zuten gora gehien, % 8,3, alegia, eta ondoren errentaren, ondarearen eta abarren gaineko zergek, % 1,4, eta gizarte-kotizazioek, % 0,5.

Erabilera ez-finantzarioak 26.171 milioi eurora iritsi ziren, eta hori 2013an baino % 1,9 gehiago da. Horien artean nabarmendu behar da gizarte-prestazioen eta gizarte-transferentzien batura, gastuaren % 48,3 dena eta aurreko urteari dagokionez % 0,9 egin zuena gora. Soldatakoen ordainsariaren eta bitarteko kontsumoaren baturak, % 38,0 denak, % 1,4 egin zuen gora. Bestalde, kapital-eraketa gordinak, gastuaren % 5,8 izan zenak, % 2,2 egin zuen behera 2013ari dagokionez.

Baliabide eta erabilera ez-finantzarioen arteko saldoak 1.854 milioi euroko finantzaketa-beharra suposatzen du 2014an, 2013an izandakoa baino % 0,1 txikiagoa, eta BPGren % 2,8an mantentzen da.

1. grafikoa. Euskal AEko Herri Administrazioen finantzaketa beharren bilakaera (milaka euro) 
Iturria: Eustat. Administrazio publikoen kontuak. SEC2010

Erakundeak aztertuz, Euskal Autonomia Erkidegoan Estatuko Administrazio lurraldetuaren finantziazio-ahalmena 613 milioi eurokoa izan zen 2014an, hau da, 2013an baino % 17,6 txikiagoa, eta Gizarte Segurantza lurraldetuarena 2.060 milioikoa, 2013an baino % 0,11 txikiagoa.

2. taula: Euskal AEko herri administrazioen aurrezki garbia eta finantza-gaitasuna (+) edo finantza-beharra (-)  (milaka euro). 2014				
Iturria: Eustat. Administrazio publikoen kontuak. SEC2010

Euskal Administrazioei dagokienez, finantziazio-beharra 2013an 538 milioikoa izan zen eta 2014an 407 milioikoa, hau da, saldoak 131 milioitan egin zuen onera. Eusko Jaurlaritzaren mende dauden erakundeek 113 milioi eurotan murriztu zuten finantziazio-beharra, eta 637 milioi eurokoa izan zen 2014an.

Arabako foru- eta udal-administrazioek 2013an 8 milioiko saldo negatiboa izan zuten eta 2014an 32 milioiko saldo positiboa; Bizkaiko administrazioetan 100 milioi euroko saldo positiboa izan zen (2013an baino 13 milioi gutxiago); eta Gipuzkoan ere saldo positiboa 10 milioitan jaitsi zen, eta 2014an 98 milioikoa izan zen.

3. taula. Herri administrazioen azken eskaria. Euskal AE (milaka euro). 2011-2014  
Iturria: Eustat. Administrazio publikoen kontuak. SEC2010

Administrazio publikoen amaierako gastuaren egituran, kapital-eraketa gordina % 12,3 izan zen 2013an eta % 11,9 2014an, eta azken kontsumoaren gastuak, hau da, administrazioek ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean egindako gastuaren eta merkatuko ekoizleek etxeetara hornitzeko ekoitzitako ondasunak eta zerbitzuak (gauzazko gizarte-transferentziak) eskuratzeko gastuaren baturak, parte-hartze handiagoa du, eta 2013ko % 87,7tik 2014ko % 88,1era pasatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Administrazio publikoen kontuak. Prentsa-ohar gehiago Administrazio publikoen kontuak. Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko administrazio publikoen baliabide ez-finantzarioek % 2,1 egin zuten gora 2014an

Eragiketa : 
Administrazio publikoen kontuak
Eragiketa kodea : 
173001
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2010-2023
Eguneratze data : 
2016/07/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0013592_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali